Natura eta ingurumena babesteko hezkuntza eta sentsibilizazioa ditu helburu Gipuzkoa Naturaldia programak. Hori ezinbestekoa da hiri-ingurunean gero eta kontzentratuago dagoen eta landa-ingurunetik eta ingurune naturaletik urrun dagoen gizartearentzat.
Horretarako, Gnat Zinemak garatzen du, Gipuzkoako natura eta ingurumeneko zinemaren urteroko erakusketa. Horrez gain, Gnat Konektak beste baliabide mota batzuk proposatzen ditu herritarrak naturarekin konektatzeko, etxetik edo kanpoan.
Gaur arratsaldean, “Natura Bizia” filmaren aurrestreinaldia burutu da Donostiako Printzipe Zineman, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinemaren I. Erakustaldiaren baitan, ‘GNAT Zinema’, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatuta.