Programa honen helburua da garapen hipokarbonikorako eredu baterako trantsizioa eta klima-aldaketaren eraginen aurrean lurraldea egokitzea.
Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Gipuzkoako Estrategiak, GIPUZKOA KLIMA 2050 izenekoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak berotegi-efektuko gasen emisioak arintzearen edo murriztearen arloan eta klima-aldaketara egokitzearen arloan gauzatu beharreko jarduera-ildoak eta ekintzak zehazten ditu.