Atzealdea Ikasleak motibatu: zientziak ikasi esperimentuen bitartez

Ikasleak motibatu: zientziak ikasi esperimentuen bitartez

TIMSS Matematika eta Zientzietako Diagnostikoa eta joerak jasotzen ditu eta lau urtez behin LH 4ko ikasleekin egiten den ikerketa da.

-ren irudia
 Ikasleak motibatu: zientziak ikasi esperimentuen bitartez

Momentu honetan 2019ko edizioa dago martxan, baina dagoeneko hobekuntzarako estrategiak eskuragarri daude. Horrela, Ipar Irlandak, 2015eko emaitzen harira, unitate didaktiko batzuk garatu zituen ikasleriaren Zientzietako errendimendua hobetzeko, eta moldakorrak direnak TIMSSeko edozein herrialde parte-hartzailerentzako.

Lau dira unitate didaktikoak (disoluzioa, lurruntzea, elektrizitatea eta ekosistemak), eta horietako bakoitza ikerketa txikiez osatuta dago, ikasgelan modu errazean egin daitezkeenak gainera.

Helburua bizitza errealean aplikatzeko testuinguru praktikoak proposatzea da, horrela lehenagoko ezagutzak ezartzeko eta ikaslea motibatzeko. Aldi berean, irakasleari klasea emateko erabilgarria den baliabide-sorta hornitzea bilatzen da.