Atzealdea Telelana nagusituko da, baina egun (oraindik) pertsonen % 20k baino gutxiagok egiten dute

Telelana nagusituko da, baina egun (oraindik) pertsonen % 20k baino gutxiagok egiten dute

“Etorkizuneko biztanleak” txostenaren arabera, Euskadiko hamar pertsonatik seik adierazi zuten telelana izango dela modalitaterik zabalduena (2030). Baina eskuragarri dauden datuek erakusten dutenez, Gipuzkoan eta gaur egun (2021):

-ren irudia
 Telelana nagusituko da, baina egun (oraindik) pertsonen % 20k baino gutxiagok egiten dute

-Lan presentziala da nagusi: pertsonen bi herenek (% 68,2) uste dute bere lana aurrez aurrekoa baino ezin dela izan, eta hamarretik ia bik (% 16,1) telelana egiten dute. Telelana egiteko probabilitatea gorakorra da lortutako formakuntza mailarekin.
-Prestakuntza-beharra: telelangileen artean, 7-8 pertsonek baliabideak eta ezagutzak dituzte, baina heren batek prestakuntza behar du.

Emaitza horiek erakusten dute telelanerako bidea okupazioen araberakoa izango dela, eta hori ezin izango dela modu orokorrean egin. Baina, pertsona guztientzat, gaitasunak egokitzeko ikaskuntza funtsezkoa izango da.