Prestakuntza zentroa baimendu duen administrazio organoak berak homologatzen ditu prestakuntza ikastaroak.
Baimendutako prestakuntza zentro batek ematen dituen ikastaroek aurretik homologatutako eredu bat jarraitu behar dute.
Ikastaro eredua homologatzeko, zentroak memoria bat aurkeztu behar du zehaztapen hauek azalduz:
Pertsona bera (fisikoa edo juridikoa) baimendutako zentro batzuen titularra bada, haietan eman dezake haietako edozeinetan homologatutako ikastaroak, homologazio berri bat egin beharrik gabe.
Memoria egitea errazteko, eskatzaileak, nahi izanez gero, homologatu nahi duen ikastaro motaren araberako agiriak aurkez ditzake:
Hasierako prestakuntza:
Etengabeko prestakuntza:
Zentroko zuzendariak sinatutako komunikazio bat bidali behar du Internet bidez ikastaroak emango diren lurraldeko organo eskudunari, ikastaro bakoitza hasi baino, gutxienez, 10 egun lehenago; bertan datu hauek jasoko dira:
Ikastaroari buruz jada aurkeztutako datuetan izaniko edozein aldaketa Internet bidez jakinaraziko da aurrerapen honekin:
Ikastaroa amaitzean, zentroko zuzendariak prestakuntza teoriko eta praktikoa egin izanaren ziurtagiri bat egingo dio ikasle bakoitzari eta internet bidez organo eskudunari jakinaraziko dio ikastaroaren amaiera eta ikastaroa gainditu duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA, jaiotza data eta lekua, helbidea, argazki eta sinadura digitalizatua, eta gidabaimena, izanez gero).
Hasierako prestakuntza kasuetan, ikastaroaren ziurtagiriak urtebeteko balioa du, hori delako azterketa egiteko epea ikastaroa amaitzen denetik. Azterketa ez bada gainditzen edo ez bada egiten urtebeteko epean, ikastaroa berriro egin beharko da.
Garraio Administrazioak ikuskatuko ditu zentroak, eta baita haietan ematen diren ikastaroak ere.
Baimendutako zentroek eskatzen zaien dokumentaziorako sarbidea eman behar dute eta baita baimena emateko kontuan hartutako datuetan izandako aldaketen berri ere. Zentroen betekizunak eta erantzukizunak, ikuskatze araubideak eta zehapenak 2021ko apirilaren 20koa 284/2021 Errege Dekretuak zehazten ditu.