Kualifikazio ziurtagiria lortzeko dauden bi ikastaro modalitatetako bat da.

Hasierako kualifikazioko ikastaroa egin behar dute kategoria hauetako gida-baimenen titularrak diren gidariek:

  • D1, D1+E, D, D+E edo horien baliokidea den baimena, 2008ko irailaren 11ren ONDOREN ateratakoa. 
  • C1, C1+E, C, C+E edo horien baliokidea den baimena 2009ko irailaren 11ren ONDOREN ateratakoa.

Hasierako kualifikazioko ikastaroa bi modalitatetan egin daiteke:

  • Ohiko modalitatea280 orduko ikastaroa (teorikoa eta praktikoa).
  • Modalitate azkarra140 orduko ikastaroa (teorikoa eta praktikoa).

Gaien programaren edukia bera da bi modalitateentzako. Horregatik, praktikan, Gipuzkoan 140 orduko ikastaroak bakarrik ematen dira.

Kualifikazio ziurtagiria lortzeko dauden bi ikastaro modalitatetako bat da.

SALBUETSITA daude hasierako kualifikazioko ikastaroa egitetik kategoria hauetako gida-baimenen titularrak diren gidariak:

  • D1, D1+E, D, D+E edo horien baliokidea den baimena, 2008ko irailaren 11 baino LEHEN ateratakoa.
  • C1, C1+E, C, C+E edo horien baliokidea den baimena, 2009ko irailaren 11 baino LEHEN ateratakoa.

Etengabeko prestakuntza ikastaroa egin behar da lehen aldiz hasierako prestakuntza egin izana egiaztatzen duen gaitasun profesionalaren ziurtagiria egin eta bost urte igaro baino lehen; eta handik aurrera, gutxienez, bost urtez behin berriro egin behar da.

Baimenen kategorietako baterako (salgaiak edo bidaiariak) etengabeko prestakuntza ikastaroa osatu dutenek, salbuetsita egongo dira etengabeko prestakuntza bat egitetik gida-baimenen beste kategoria baterako, etengabeko prestakuntza bakarra baita.

Administrazioak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Zerbitzua) baimendutako prestakuntza zentroetan.