Jendaurreko informazioa
Jendaurreko informazioa
Proiektuak Ingurumen-ebaluazioa
Jendaurreko informazioa
Eskatu hemen neurri babesle eta zuzentzaileen txostena
Eskatu hemen zure ingurumen-egokitasunaren ziurtagiria
Eskatu hemen zure dirulaguntza
Diru laguntzak GJH Ikastetxeak
Eskatu hemen zure dirulaguntza
Eskatu hemen zure dirulaguntza
Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumenaren babes eraginkorra lortzeko helburuarekin garatzen du bere jarduera, erabilera eta jarduera ekonomikoak garatzen diren ingurunearekin bateragarri eginez. Indarrean dagoen arau-esparruaren barruan, Zuzendaritza honi dagokio plan, programa eta proiektu batzuen ingurumen-ebaluazioan parte hartzea, eta, horrez gain, jarduera ekonomiko jakin batzuen lizentziari lotutako neurri babesle eta zuzentzaileak ezartzea.
Era berean, zuzendaritza honek ingurumena hobetzeko tresnak sustatzen ditu, sektore pribatuari, administrazio publikoari eta herritar guztiei zuzenduak, hala nola ingurumen-fiskalitatea eta garapen iraunkorreko helburuak lortzeko dirulaguntzak.
Obra Hidraulikoen Zuzendaritzak ur-hornidurako eta herrien saneamenduko proiektuak eta obrak garatzen ditu, gainazaleko eta lurpeko urei dagozkien baliabide hidraulikoen kalitatea eta kantitatea monitorizatzen ditu, eta, era berean, ibaiak lehengoratzeko lanei ekiten die, presa zaharrek eta presa txikiek gure ibaietan eragindako zatiketa murrizteko.
Trantsizio Ekologikorako Zuzendaritzaren xedea Gipuzkoako gizartea ekonomi berdera igarotzen laguntzea, eta horretarako, gizarteko sektore guztiekin lankidetzan aritzea. Jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka esparru gisa hartuta, beren programek honako proiektu hauek lantzen dituzte: energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, ekonomia zirkularra, bizikleta eta bizikleta-bideak, azpiegitura berdea eta ingurumen-lehengoratzea, zaborra sakabanatuta, naturakekiko lotura, eta hondartzak eta itsasertza.