Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Azken Albisteak

KLASE IREKIAK: Igor Calonge ekaina

Cielo Raso konpainiako zuzendari eta koreografoak berarekin aritu duen orori irekiko dizkio ateak. Ez da izenik eman behar, eta ez da beharrezkoa klase guztietara joatea.

ESTREINALDIA: "Me arrepiento", Node Donostian maiatzaren 25ean

Damuaren kontzeptua gai nagusitzat hartuta abiatu zen proiektua Gipuzkoako Dantzagunean. Pare bat urteko prestaketan zenbait egonaldi artistiko eginda, bertan amaitu dute prestaketa, eta Gazteszenan astebeteko egonaldi teknikoa egin ostean estreinatuko dute.