Areto guztien zoruek egurrezko tarima flotatzailea dute.
Hainbat dantza-mota egin ahal izateko, bi estaldura mota dituzte aretoetako zoruek:
Areto nagusia: 240 m2, linoliozko estaldura
Areto ertaina: 160 m2, linoliozko estaldura
Areto txikia: 115 m2, egurrezko estaldura
Erabilera anitzeko aretoa: 75 m2, egurrezko estaldura
Aretoetako ekipamendua:
Musika-ekipoa (gailu elektronikoak konektatzeko mini-jack konexioa, eta cd-irakurgailuarekin)
Ispiluak (estali ahal izateko estoreak)
Aire girotua eta berogailua
Barra mugikorrak daude eta piano bat
Gipuzkoako Dantzaguneko aretoak erabiltzeko eskaera egin behar da, egingo den jardueraren azalpen labur batekin. Aurretik, aretoen egutegia begiratzea eskatzen da.
Aldagelak: komunak, dutxak, eta giltzatutako armairuak
Biltegia: materiala gordetzeko biltegia (biltegia erabiltzeko eskaera-orria bete)
Sortzaileen txokoa: lanerako gunea
Bilera-gela: lan-bilerak egiteko
Bulegoa: Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa, aholkularitza, koordinazio, eta komunikazio gunea.
Materiala: Gipuzkoako Dantzaguneak sortzaileen eskura ditu: