Back ONDARE UP!
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
ONDARE UP plataforma digital baten itxurazko tresna didaktikoa da eta elkar-sorkuntza suposatzen duten espazioetan banaturik dago. Beraz, tresna bizia eta aktiboa da. Era berean, talde eta eragile desberdinekin lan egiten dugun neurrian, aldakuntzak eta esperientzia berriak gehitu daitezke, ondare material eta inmaterialaren zein kultur aniztasunaren arloko eztabaida berrien inguruan hasunartuz.
Plataforma honetatik, 2 orduko 3 saio parte-hartzaile egitea proposatzen dugu.
Lehengo saio batean, ikasleek plataformatik abiarazten ditugun esperientziak ezagutu ahal izango dituzte, ondarearen eta kultur aniztasunaren inguruko hausnarketak sustatuz: Erronkak eta Ginkana Transmedia. Halaber, ondare material eta materiagabea zer den ulertzen lagunduko ditugu bere errealitatearen hurbileko ereduen bidez eta, aldi berean, gizarteen garapenean aniztasun kulturalak daukan garrantzia ikusiko dugu.
Horrela, ondorengo bi saioetan, ikasleen sentsibilizazioa eta hausnarketa kritikoa landuko dira, dinamika parte-hartzaileen bidez, beraiek izan daitezen esperientzia berri baten sortzaileak: pieza artistiko edo ikus-entzuneko bat, hala nola, mural parte hartzaileak, argazkiak, erronkak edota saio hauetan identifikatu duten haien hurbileko ondarearen inguruko ginkana berri bat.
Esperientzia honen azken emaitza, plataforma web-ean hedatuko da, ONDARE UP komunitateak ikusi eta partekatu ahal izateko eta bide batez, ikasleek sortutako esperientzia berri horrek jarraitasuna izan dezan.
Pertsonalak: UNESCO Etxeko gizarte eraldaketarako kultura teknikaria eta tailerista.
Materialak: proiektorea eta ordenagailua, papergintzako materiala.
Garraioa: Bizkaia - Gipuzkoa - Bizkaia
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
ONDARE UP gazteen ezagutza, parte hartzea eta konpromisoa areagotzeko plataforma gisa aurkezten da. Horretarako, hausnarketarako eta edukiak sortzeko gazteentzako gunea eskaintzen digu; horrela, parte-hartzaileek esperientzia berriak sortu ahal izango dituzte, beren inguruko kultura ondarea eta aniztasuna balioesteko.
Helburuak, saio dinamikoen bidez lortu nahi ditugu. Halaber, saioetan, interfaze erraza eta erakargarriaren bidez lan egiten da, ondareari buruzko ikaskuntza eta hausnarketa kritikoa sustatuz, bideo irisgarri eta antzeztuen bidez.
ONDARE UP proiektuaren bitartez, gazteek munduan gertatzen denari buruz kontzientzia hartzeaz gain, ikuspegi kritiko, sentikor eta aktiboarekin, inguruan duten horren iragana, oraina eta etorkizuna ulertzea lortu nahi da, haien kultura, identitateak eta bizimoduak balioetsiz.
Laburbilduz, ONDARE UP proiektuak, gazteak arlo artistiko-kulturalean modu erakargarri eta dinamiko batean txertatzeko aukera ematen digu, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien eskutik (IKT-ak).
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
Hezkuntza, zentzu zabalean, herritarren eraikuntzan osagarri nagusia da, eta funtsezko tresna kultura desberdintasunen arteko errespetua sustatzeko, estereotipoak ezabatzeko eta bizikidetza- eta bake-espiritua sustatzeko, batez ere, gazteen artean.
Ikuspuntu horretatik, ondare hezuntzak, zeregin garrantzitsua dauka, pertsonak mundu globalizatuan eta gizarte kultur-anitzetan garatzeko prestatzen baititu. Horregatik, ONDARE UP plataformaren bidez, hurrengo helburu pedagogikoak lortu nahi ditugu:
Jarduera honetan, zehazki, azken bi helburuei erreparatzen diegu, gazteei zuzenduta baitaude.

Begoña Guzmán:
Eva Quiroga: