DEIALDIA ITXITA URTARRILAK 27an

Katapulta Tour Gipuzkoa 2022

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kulturren kolaborazioarekin. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du eta Donostia Kulturaren partehartzea dauka Donostiako Jazzaldiaren bitartez.

Helburuak

  • Musikaren eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta horiek bultzatzea -bereziki gazteak-.
  • Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta antolatzaileei babesa ematen.

 

Hautatutako proiektuei honako hauek eskainiko zaizkie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa

Bateragarritasun artistikoaren eta estilistikoaren arabera, aukeratutako proiektu edo artista batzuri beste emanaldi bat eskainiko zaie Gipuzkoako beste Jaialdi batean

 

Orain arte zirkuituan parte-hartu duten artistak:

AURREKO EDIZIOAK atalean ikusi ditzazkezue.

 

Izena eman

Izen-ematea 2022ko urtarrilaren 27an amaitu da. Kontsulta itzazu deialdiaren oinarriak.

 

Hartzaileak

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da.

 

Estiloa

Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

 

Eskaintzen dena

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan.
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko.
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa.

Bateragarritasun artistikoaren eta estilistikoaren arabera, aukeratutako proiektu edo artista batzuri beste emanaldi bat eskainiko zaie Gipuzkoako beste Jaialdi batean.