Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Kultura Eskola martxan jartzeko prozesua lurraldeko kultura sektoreari zuzendutako deialdi batetik abiatuko da. Deialdi horrek proiektuen katalogo bat osatzeko balioko digu. Proposamenak irizpide artistiko, pedagogiko eta ekonomikoen arabera baloratuko dira, baina baita euskarazko eskaintza lehenetsiz eta edukiek genero-berdintasuna eta inklusio printzipioak bermatzen eta sustatzen dituztela zainduz ere.
Balorazioa gainditzen duten proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten Gipuzkoako ikastetxeei eskainiko zaizkien jardueren katalogoan sartuko dira.
Ikastetxeei zuzendutako deialdi batek ezarriko ditu jardueretara sartzeko baldintzak. Baldintza horiei esker, jardueren banaketa ekitatiboa egin ahal izango da, irizpide kuantitatiboetan oinarrituta, zentro bakoitzean egin beharreko jardueren kopurua mugatuz, lurralde-oreka zainduz eta kultura-eremu eta diziplina artistiko guztiak ordezkatuta egotea lehenetsiz. Katalogoko jarduera bakoitzerako muga bat ere ezarriko du, jarduera horietako batean kontzentraziorik ez gertatzeko.
Zentroei jarduerak esleitu ondoren, Kultura Zuzendaritzak hautatutako jardueren eragile sustatzaileak kontratatuko ditu, katalogoan ezarritako prezioaren eta egin beharreko jardueren kopuruaren arabera, eta egin ahala dagozkion zenbatekoak ordainduko ditu.
Jarduerak ikasturtean zehar egingo dira, eskola-ordutegiaren barruan, ikasgelaren barruan zein kanpoan, jarduera motaren arabera, eta betiere ikastetxearen komenigarritasunaren eta jarduera bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Garrantzitsua izango da irakasleen eta kultura eragileen arteko lankidetza, jarduerak ikasleen beharretara eta ezaugarrietara egokituta egin daitezen lortzeko. Jarduerak egin ondoren, ikasleen, irakasleen eta eragileen balorazioa eskatuko da. Horrela, bitartekaritza lanak bi norabideetan funtzionatuko du, eta programa egokitzen eta fintzen joatea ahalbidetuko du, hurrengo ekitaldietan hobekuntza kualitatiboa lortzeko.