Asset Publisher

Artea Gipuzkoan

Artista gipuzkoarrek, historiaurretik gaurdaino, materia, soinua edo irudiaren bitartez mundu osoan ezagunak diren artelanak sortu dituzte. Ezagut itzazu gipuzkoako Museoetan, bere jatorrian, eginiko lanik adierazgarrienak eta garrantzitsuenak.

Bost geltoki historian

Familiarekin egiteko esperientzia zoragarria, bailara osoko toki adierazgarriak bisitatzeko, Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia, Zestoan Ekaingo kobaren erreplika, eta Lili Jauregia edo Zumaiako Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa.

Gastronomia Gipuzkoan

On egin!

Gipuzkoa gastronomia da. Bere lur eta itsaso emankorrek, paregabeko produktuak eskaintzen dizkigute. Gure sukaldariek, tradizioa eta berrikuntza bateratuz sortzen dituzten platerak, artelan mailara aupatzen dituzte Gipuzkoar lurraldean barreiatutako edozein taberna edo jatetxeetan.

Gipuzkoa eta burdina

Gipuzkoako garapena Burdinaren industriari lotuta dago. Gipuzkoa su, gar et a ingudearen lur ra da. Gipuzkoako kale eta museoetan olagizonen mailukadak sorturiko zarataren oihar tzunak bizirik dirauela diote oraindik.

Gipuzkoa eta itsasoa

Kantauri itsasoaren olatuek etengabe laztantzen dituzte Gipuzkoako itsaslabarrak. Lurra eta itsasoaren arteko dantza horretan gipuzkoarrok beti egon gara itsasoaren aldetik. Horregatik Gipuzkoak marinel eta arrantzale famatu asko eman ditu, gizon adoretsu eta jakintsuak beti itsasoko aukerak arakatzeko prest.

Gipuzkoa historiaurretik egundaino

Oroimena galtzen den garaietatik gaurdaino Gipuzkoak historia aberatsa eta berezia gordetzen du. Gipuzkoako museoetan zaindu eta erakusten diren harribitxiek lagunduko digute gaurko Gipuzkoa ulertzen. Tradizioen eta jakintzaren Gipuzkoar lurraldean murgildu gaitezen 14.000 urteko bidaia zirraragarria egiteko prest.

Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak lurraldeko Baliabide Turistikoen Gidaren edizio berria argitaratu du, 2011-2012 edizioa. Oraingo honetan. %100 Gipuzkoa izenpean, gida bisitaria baliabide turistiko eta aisialdiko baliabideez disfrutatzera animatzen du baina baita Gipuzkoako biztanleria.

Gipuzkoa Turismoko webgunearen bidez, argitalpenaren on-lineko bertsioaren edota Lurraldeko establezimendu desberdinetan aurkitu daitezkeen paperezko bertsioaren bidez, Gipuzkoa %100 gidak gastronomia, baliabideak eta natura, aisia eta kultura, ostatuei buruzko informazioa eskaintzen du.

Goierri Erdiaroan

Ordiziako D'elikatuz Zentrotik ibilbide hau sortu dugu Goierri eskualdean dauden Erdi Aroko aztarnak ezagutzeko: kasko historikoak, eraikuntzak, ohiturak,..

Gure Iraganean bidaia

Ibilbideak, XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa, oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Ibilbide gastronomikoa. Zatoz Euskadiko bihotzera

Gastronomiaren inguruan, Tolosaldea eta Goierrik eskaintzen dituzten elementu desberdinek, Euskadi mailan erreferente izatera eraman gaituzte: gastronomiarekin lotura duten museoak, lehen mailako produktu gastronomikoak: Idiazabal gazta, Tolosako babarruna, Ibarrako piperrak, Beasaingo odolkia,.. Baita aipatu behar dira Ordizia eta Tolosako feriak.

Kultura Industrialaren Ibilbidea

Gipuzkoako kultura industrialaren ibilbide hau, ibilbide turistiko kulturala da eta EUSKAL Herriaren identitateko zeinuak hobekien azpimarratzen dituen historiaren zati bat erakusten du, kultura industriala.

Natura Gipuzkoan

Gipuzkoak lur eremua txikia izan arren, paisai eder ugari ditu. Itsasoaren eta zeruaren kolore urdinak, larre eta basoen kolore berdeak, hondartzen kolore horiak edo ekaitzen beltzguneak dira gogoratuko dituzun irudiak. Hurbil zaitez eta goza ezazu Gipuzkoako txokoek eskaintzen dizkizuten koloreetaz.

Ordiziako feriaren eta bere produktuen ibilbidea

Ibilbide honek Ordiziako ferian murgiltzen da (asteazkenero). Oraindik ere feriak, herria eta baserria modo paregabena uztartzen du. Hain industrializatua eta teknologikoa den gizarte honetan lurraldekin lotzen gaituen sustrai sendoa da feria. Feriak lurrarekin harreman zuzenean jartzen gaitu eta honela garaian garaiko naturaren produktuak, ekoizten dituenaren eskutik, eskaintzen dizkigun erakusleiho bikain bihurtzen da.

Sagardoa eta Idiazabal gaztaren ibilbidea

Sagardoetxea Museoak eta D'Elikatuz Goierriko Interpretazio Zentroak, pakete turistiko berri bat sortu dugu gure gastronomiako oinarrizko bi produktuen sustapenerako: sagardoa eta idiazabal gaztaren ibilbidea.

Sagardoaren Kultura, bi museo, kultura bakar bat

Ibilbide honek, Astigarragako Sagardoetxea, sagardoaren museoa eta Ezkioko Igartubeiti baserri museoa lotzen ditu. Gure iraganaren erroak ikasteko eta gozatzeko bi museo hauek bilduz.

XVI. mendeko ibilbidea

XVI. mendea Gipuzkoaren urrezko aroa izan zen, ordura arte ezagutu gabeko aberastasun ekonomikoa zein egonkortasun sozial eta politikoa zabaldu baitziren. Garai hartan sortu edo goitik behera eraberritutako eraikin mota desberdinek (zibil eta erlijiosoek) ederki adierazten dute oparotasun hura. Goierri eta Urola Garaian orduko eraikinen adibide ederrak daude, gaur egun museo eta interpretazio zentroak direna.

Ibilbide tematiko honen ardatza XVI. mendeko eraikinen aniztasuna da, garaiko errealitatearen ispilu izan nahi duena: baserritarrak, jauntxoak eta hiritarrak. Estilo arkitektonikoak eta materialak (zura nagusi) oso desberdinak dira, baina denek dute amankomunean kalitate konstruktiboa.