Mezenas izan nahi dut!

 

Nahi baduzu, ahal duzu.

 

Hainbat modutan izan zaitezke mezenas:

 

  • Dohaintzak egin ditzakezu, bai diruz, bai ondasunez, baita diru ekarpenak eginez ere.

 

  • Ondare ondasunak, artelanak edo higiezinak erabiltzeko utzi ditzakezu (edo komodatu erregimenean) proiektuak edo jarduera kulturalak burutzeko.

 

  • Halaber, enpresa lankidetzarako hitzarmen bat sina dezakezu (babesletza motakoa).

 

 

Pertsona fisikoa bazara, egindako dohaintzen, erabilera-maileguen edo gastuen balioaren % 35eko kenkaria lortuko duzu PFEZaren kuotan.

 

Enpresa bazara, zure ekarpena partida kengarritzat hartuko da. Gainera, zergaren kuota likidoan ekarpenen balioaren % 20ko kenkaria jasotzeko eskubidea izango duzu.

 

Mezenas izateko, ekarpenak jaso ditzaketen proiektuen katalagoan sar zintezke, hain zuzen ere, zu bezalako mezenas bilatzen dituzten proiektuetan.