Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko esparrua da Kultura Eskola. Zaletasunak eta interesak garatzen diren adineko biztanleriaren segmentu bat, bereziki talde-kontzientziak baldintzatua eta emozioak eta aldarrikapenak bideratuko dituzten kanalak eta adierazpideak behar dituena.
Programaren helburu nagusia da, beraz, kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea; helburu hori kultur eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko lankidetzari esker lortu ahal izango da.
Gainera, espero dugu enplegu aukerak sortzea oso prekarizatuta dagoen eta orain, inoiz baino gehiago, egoera ekonomiko bereziki zaila bizi duen sektore sortzaile eta kultural batean.
Eta bokazio berriak piztea baztertzen ez badugu ere, gure epe ertain eta luzerako nahia, irakurketa aretoak, erakusketa aretoak, zinema eta antzerki aretoak hartuko dituzten publiko berriak eta ondare historiko-artistikoaren gaineko ardura izango duten herritarrak sortzea da.
Kultura Eskola Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimentaletako bat da, eta, beraz, legegintzaldiko planean eta 2020-2023 Programa Estrategikoan jasota dago. Dokumentu horiek biak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu ditu.