Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programa.
Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie.
Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.
Katalogorako hautatuak izateak ez du bermatzen jarduerak gauzatuko direnik, ikastetxeen interesaren araberakoa izango baita.
Hautatutako jarduerak bi ikasturtez egon ahal izango dira katalogoan; denbora hori igarotakoan, berrikusi egingo da, eta denbora horretan ekitaldirik lortu ez duten jarduerak automatikoki katalogotik kanpo geratuko dira. Egileek ere erretiratu ahal izango dituzte proposamenak, baldin eta ikastetxeekin bete gabeko konpromisorik ez badute.
Aurrerantzean, proposamen berriak aurkezteko epe berriak irekiko dira urtean behin edo bitan. Deialdiaren oinarriak programaren ebaluazioaren arabera aldatu ahal izango dira.
Gipuzkoan egoitza duten kultur sektoreko pertsona fisikoek, irabazi asmorik gabeko elkarteek eta enpresek- gehienez bi jarduera desberdin proposatuz.
Ezin izango dira aurkeztu Kultura zuzendaritzak beste ildo batzuetatik finantzatutako kultur guneen eta museo-zentroen ohiko dinamiken barruan planteatzen diren ekimenak.
Proposamenak, pertsona edo erakunde interesdunei emango zaien eskabide-ereduaren arabera, 2020ko irailaren 15a arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara.
Musika: maria@musikabulegoa.eus
Ikusizko arteak: dinamoa@dinamoa.eus
Antzerkia: eabdonostia@euskalaktoreak.eus
Ondarea: idazkaritza@aranzadi.eus
Dantza: ikasi@dantzan.com
Ikusentzunezkoak: 2deo@tabakalera.eu
Interesatuek, edozein argibide behar izanez gero, helbide honetara jo dezakete: Gipuzkoako Foru Aldundiaren K-Bulegora: 943 113343 telefonora deituz edo kbulegoa@gipuzkoa.eus emailera idatziz.
Proposamenak pedagogikoki Bigarren hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleentzako egokiak izango dira, hau da, 12-16 urte bitarteko gazteentzat, eta eskolan landu ahal izateko prestatuak izango dira eta ikasleen partaidetza aktiboa bultzatuko dute.
Genero-berdintasuna bermatuko dute, bai edukietan, bai helburu dituzten ikasleengan.
Inklusiboak izango dira; horretarako, adimen eta gaitasun mota guztiak hartuko dituzte kontuan (adimen motora, musikala, bisuala, logikoa…).
Proposamenak jasoko dituzten erakundeek jarduera proposamenak aztertu eta baloratuko dituzte, horretarako beharrezko diren espezializatutako aholkularien iritziak jasoz, irizpide hauen arabera:
Jarduera bakoitzak gutxienez irizpide bakoitzari dagozkion puntuen erdia lortu beharko du onartua izateko; hau da, ez dira onartuko irizpide guztietan puntuen erdia lortzen ez duten jarduerak
Oharra: Proposamenak aurkezteko eredu hau jarraitu mesedez.
JARDUERA PROPOSATZEN DUENAREN DATUAK
PROPOSATZEN DEN JARDUERARI BURUZKO LABURPENA
Jardueraren deskribapena (30 lerrotan gehienez):
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.
(Kontuan izan kalitatezkoa izatea baloratuko dela, ikuspegi kualitatibo batetik, horretarako kontuan izango dira jardueraren alor bakoitzaren arabera aplikagarriak zaizkion irizpideak: kontzeptualak, interpretatiboak, artistikoak, narratiboak, ekoizpenekoak, historikoak edo dagozkionak).
Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.
(Kontuan izan haren egokitasuna baloratuko dela, ikuspegi kualitatibo batetik: helburu dituen gazteentzat egokia izatea, gizarte balioak lantzeko aproposa izatea -inklusioa, generoa, aniztasuna…-, erabilitako metodologiak, indarrean dagoen arloetako curriculumarekiko lotura, ikastetxean izan dezakeen eragina ikaskuntza esperientzia berri gisa…)
Proposamenaren egileen ibilbide profesionala eta antzeko lanetan azaldutako esperientzia .
(Modu labur eta zehatzean, eta jarduera mota honetara mugatuta. Ekidin curriculum luzeak eta proposatzen den jarduera motarekin zerikusirik ez duten esperientziak)
Jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak eta baliabideak.
(Kontuan izan baloratuko direla jarduerak antolatzeko berezkoa duten egokitasuna eta erraztasuna: lekua, iraupena, garraio beharrak, ikastetxeak jarri beharko lituzkeen baliabideak… gauzatzeko erraza izatea hobetsiko da.).
Jarduera bakoitzaren aurrekontua edo prezioa.
(Azaldu jarduera bakoitzaren prezioa nola kalkulatu duzuen: pertsonala, gizarte segurantza, dietak, garraioak, produkzio gastuak, gastu orokorrak, amortizazioak eta BEZa… ez ezer ahaztu. Eta kontuan izan aurrekontuaren bideragarritasuna eta eskalagarritasuna baloratuko direla, eta, helburua ahalik eta ikastetxe gehienetara iristea denez, jarduera bakoitzaren prezioa arrazoizkoa izatea balioetsiko dela.)
Proposatutako jardueraren dokumentu bisuala.
(Baldin eta aurrez egin bada, edo bestela, aurrez egindako antzeko beste batzuena aurkeztu daiteke, Interneterako estekaren bitartez, ahal dela).
OHARRA: Saiatu labur eta zehatz izaten, baina garrantzizko ezer ahaztu gabe. 6-10 orrialdetan ahal dela.