Microsoftek Teams aplikazioa euskaraz erabiltzeko aukera egokitu zuen, pandemia garaiko eskariari erantzunez

Telematikoki jardun beharrak Teams tresnaren erabilera areagotu zuen 2020an. Hainbat hizkuntzan erabiltzeko aukera zuen tresna horrek euskarazko bertsiorik ez zuela ikusita, MONDRAGON harremanetan jarri zen Microsoftekin eta euskararen aukera gehitzeko eskatu zion. Zuzenean erantzunik jaso ez arren, eskaera egin ondorengo hilabetean euskararen aukera gehitu ziotela ohartu ziren. Barne eta kanpo komunikazioan aplikazioek eta denetariko software baliabideek funtsezko papera jokatzen dute, gero eta handiagoa. Tresna hauek euskaraz erabili ahal izatea funtsezkoa da gure lana euskaraz garatu nahi dugun entitateentzat eta eskari hori hornitzaileei helaraztea garrantzitsua da bide horretan.