Ir al menú principal Ir al contenido principal

Igualdad Lingüística

Udal<>ekin

Udalekin 2019-2021

2019an bi proiektu elkartu garatuko dira, 2020an lau eta 2021ean beste bi. Horretarako, lehenengo lehentasunak finkatu behar dira, esku-hartzeak diseinatu eta sozializazio mintegiak egin. Honakoak dira datozen hiru urteetan gauza daitezkeen proiektu posibleak: 

  1. Agintaldi berrian Gipuzkoako politikariei harrera
  2. Esperientzien trukaketa
  3. Tokiko Legea euskararen alde aplikatzeko urratsak
  4. Eskola-kirola: partidetan euskararen argazkia
  5. Euskaraldia: osagarritasuna eta lankidetza
  6. Gipuzkoako argazki funtzionalen mapa
  7. Proba pilotuak udaletan: alderdien arteko hizkuntza akordioak eta zubiak eraikitzen
  8. VI. plangintzaldia: euskararen kudeaketa integraturako gidalerroa
  9. Aldundiaren eta udalen arteko elkarlana eta gidaritza konpartitua
  10. Eta gazteek zer diote?
  11. Hizkuntza bizikidetza eta etorri berrientzako harrera protokoloa
  12. Hizkuntza politikarien inpaktua neurtzeko udaleterako adierazle sistema

Horrez gain, bi prestakuntza saio izango dira 2019an, lau 2020an eta beste bi 2021ean. Prestakuntza saio horien langaia proiektu elkartuetan lantzen denarekin lotuta egongo da, indar guztiak norabide bererantz bidera daitezen.

Proiektuak

Gipuzkoako Foru Gobernuaren asmoa da euskararen normalizazioaren aldeko lana eraginkortzea eta bide horretan udalak nahitaezko aliatutzat ditu. Konplizitatea eta lankidetza bultzatu nahirik, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalen arteko elkarlana sustatzen dihardu, Udalekin egitasmoaren bidetik.

Proiektu Elkartuena elkarlanerako proposamen bat da, udal ordezkariei eta euskara teknikariei aurkeztu zitzaien, legegintzaldirako Foru Gobernuaren asmoak aurkezteko berariaz antolatutako bilkuretan. Proposamen horretan, funtsezkoa izan da arduradun politikoen babesa eta inplikazioa lortzea; euskara teknikaria-zinegotzia binomioak garrantzia berezia hartu du, beraz.

Lankidetza eredua 2012ko urtarrilean abiatu genuen, hiru tipologiako (biztanle kopuruaren eta euskaldunen ehunekoaren arabera) proiektu elkartuen dinamika abian jarriz. Ondorioz, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalok proiektu elkartuen bidez irtenbideak elkarrekin diseinatzeari ekin diogu. 

Baldintzak

Proiektu elkartu honen helburua izan da administrazio kontratuetan jarri beharreko hizkuntza baldintzak bateratu eta estandarizatzea. Indarrean dagoen legediari jarraituz adostu dira hizkuntza baldintzen prozedura, klausulak eta jarraipenerako fitxen estandarizazioa.

Hizkuntza baldintzek obra kontratuei, herri-lanen emakidei, zerbitzu kontratuei, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei eta hornidura kontratuei eragingo diete.

Txostenean jaso dugu estandarizatutako materiala:

  • alkatearen jarraibide eredua
  • prozedurari dagokion fluxu-diagrama h
  • izkuntza baldintzak
  • jarraipenerako fitxak
  • kontratatutako zerbitzuetako langileen hizkuntza gaitasuna

Hizbegia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen.

Ikerlanaren xedea izan zen hizkuntzen arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea, eta bizikidetasun horren gainean gipuzkoarrek duten iritzia jakitea. Ikerketaren oinarria izan zen 15 urtez gorako 1200 gipuzkoarri telefono bidez egindako inkesta. Jasotako datuek hizkuntzen hainbat alderditan iritzi-joera garbiak erakusten dituztelarik, joera esanguratsuenak azaltzeko interpretazio txosten bat mamitu zuen, 2009an, Euskara Zuzendaritza Nagusiak, Udal<>ekin egitasmoaren barruan.

Datuen irakurketa egiteko lan batzordean laguntzaile izan ziren Gipuzkoako udaletako euskara teknikari batzuk, zenbait aditurekin batera. 2007ko inkestaren datuak euskararen erabilera sozialaren ikuspegitik interpretatzeko saio bat egin nahi izan genuen, gipuzkoarren artean ageri diren ikuspegi esanguratsuenak ulertu nahirik, eta etorkizunerako ondorio eta proposamen batzuk eginez.

Bat soziolinguistika aldizkariak 74. alean argitaratu zuen HizBeGia 07ren interpretazio txostena.