Ir al menú principal Ir al contenido principal

Igualdad Lingüística

Dirulaguntzak

Dirulaguntzak euskararen erabilera sozialaren esparruan

Euskararen erabilera soziala hedatu eta indartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen dirulaguntzak atari elektronikoan ikus daitezke.

Dirulaguntza bat eskatu nahi izanez gero, nahitaez egin behar da atari elektronikoaren bidez.

2020

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2020ko dirulaguntzak hiru lerrotan banatuko ditu. 

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  2. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  3. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2020ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira
Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2020ko uztailaren 20ko 24:00ak arte, GFAren egoitza elektronikoan.
Gogoan izan behar da, bestalde, herri edo eskualde mailako euskarazko hedabideentzako dirulatuntza deialdia 2019-2021 aldirako dagoela indarrean, 9.189,840 aurrekontuaz.