Ir al menú principal Ir al contenido principal

Uso del euskera en la Diputación Foral de Gipuzkoa

Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian

Administrazioaren hizkuntza normalizazioaren alorrean Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren helburua da euskara izatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu eta lan hizkuntza.

Alor honetan, herri-administrazio guztiek bete behar dituzten eginkizun nagusiak 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak biltzen ditu, EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak hain zuzen.

Aldundiaren esparruan, Diputatuen Kontseiluak 2018ko ekainaren 26an hartutako erabakia dugu, Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirako. Bost urtetan Aldundiaren hizkuntza politikaren oinarria izango da onartutako plana. Aldundiaren jarduera esparru publiko guztiei eragingo die, eta baita barneko alderdiei ere (lanpostuen hizkuntza eskakizunak, atal euskarazko eta elebidunak, eta abar).

Erabakiak oinarri hauek ditu:

  • Aldundiak lehentasunez erabiliko du euskara. Horren bidez herritarren hizkuntza aukeraren berdintasuna bermatu nahi ditu Aldundiak, eta hizkuntza ahularen aldeko jokabide positiboko neurriak ematea du helburu, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 7.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
  • Euskaldunei euskararen erabilera erraztuko die Aldundiak. Aldundiaren zerbitzuak euskaraz erabiltzeko eragozpenak eta trabak kenduko dira, zerbitzu guztiak euskaraz eman daitezen normaltasunez.
  • Prebentzioaren ikuspegia barneratu da, Aldundiaren lan esparru eta molde guztietan, euskararen egoera sozialari kalterik ez egiteko. Erakundearen politikak eta neurriak ezarri aurretik, jarduerak diseinatzen diren unean bertan, hizkuntzaren kudeaketaren aurreikuspena landuko da eta eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo da.
  • Euskararen ofizialtasunak herritarron hizkuntza eskubideak bermatu behar ditu, unibertsaltasun printzipioan oinarrituta, harreman parekideak lortzeko eta gizarte kohesioari laguntzeko.
  • Euskararen ofizialtasuna garatzen du planak eta euskararen erabileraren aldeko lege-arauak aplikatzen ditu.
  • Eraginkortasuna bilatzen dugu. Etengabeko hobekuntza eta ebaluazio plana tresnak ezarri dira.

Argibide gehiago

Euskararen erabilera normalizatzeko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirako

Nabigatzailean ikusi [html]

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 149. zk., 2018ko abuztuak 3

Erabakia bi hizkuntzetan [pdf]

PDF formatuan, bi hizkuntzetan

Aldundiaren argazki linguistiko gaurkotua

2018 hasieran egin dira neurketak

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere argazki linguistiko gaurkotua egin du. 86/1997 dekretuaren baitan EAEko administrazio publiko guztiak behartuta daude neurketak egitera euskararen erabilera normalizatzeko plangintzaldi bakoitzaren erdialde eta amaieran eta V. plangintzaldia 2017an bukatu zenez, neurketa gaurkotuak egiteko baliatu du Aldundiak. Datu bilketa horretan bi datu mota jaso dira: batetik, erakundeak jasotzen dituen datu objektiboak bildu dira eta, bestetik, langileen hizkuntza ohiturak. Azken horri buruzko informazioa jasotzeko, ausazko lagin adierazgarri bat aukeratu da eta galdetegia pasa zaie. Datu horiekin guztiekin indarguneak zein diren zehaztu nahi izan da eta, era berean, etorkizunean landu beharreko alorrak ere identifikatzeko balio izan du.

V. plangintzaldiaren amaieran egindako neurketen emaitzak ondoko dokumentuan daude jasota.

V. Plangintzaldiaren ebaluazioa

Dokumentu horrek 2013-2017 urte arteko V. plangintzaldiak eman duena du oinarritzat.

Bikain ziurtagiria 2011

Hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Bikain ziurtapenaren zilarrezko agiria eskuratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2011ko ekitaldian.

Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikara Sailburuordetzak zuzentzen duten Bikain ziurtagiria eskuratzen duen lehen herri administrazio handia da Gipuzkoako Foru Aldundia. Adierazle gisa, gogoan izan behar da ebaluazioa egiteko unean (2011ko irailaren amaieran eta urriaren hasieran), 1.824 langile eta 55 lantoki izan zirela ebaluatuak. Ebaluatzaile taldeek Aldundiko 133 arduradun eta langile elkarrizketatu, eta 12 lantoki bisitatu zituzten.

Bikain ziurtapenaren zilarrezko agiria eskuratzea mugarri garrantzitsu bat da Aldundiarentzat, euskara zerbitzu eta lan hizkuntza benetakoa izateko bidean.