- Igualdad Lingüística
- Actividades
- Euskaraldia 2022
Euskaraldia 2022
2022ko edizioan ere Euskaraldian parte hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, guztira, 174 arigune osatu eta 1.237 langilek eman dute izena arigune horietan, Ahobizi eta Belarriprest modura. Langileen aldetik parte hartze handia izan da eta Euskaraldiak berak eskatzen duen ariketa hobeto burutzen laguntzeko 80 saio baino gehiago antolatu ditu erakundeak. Saio horietan Euskaraldiko erronka definitzen laguntzeko aholkularitza eskaini zaie langileei.
Horrez gain, behin Euskaraldia igarota, beste 80 saio baino gehiago antolatu ditu Aldundiak langile guztientzat eta saio horiek Euskaraldiaren ebaluazioa egiteko, Euskaraldiaren eragina neurtzeko eta Aldundi mailako hizkuntza proiektu baten berri emateko baliatuko dute.
Aurreko edizioan bezala, Aldundian goitik beherako egitura bat antolatu dute Euskaraldiaren antolaketarako eta Diputatu Nagusitik hasi eta langile guztienganaino iristea izan da helburua. Horren adibidea da, Diputatu Nagusiak zuzeneko eskaria egin ziela langile guztiei Euskaraldian modu aktiboan parte har zezaten: "Datorren Euskaraldian lor dezakegu parte hartzea eta inplikazioa handiak izatea, lorpen eta bizipenak positiboak izatea eta, batez ere, Euskaraldiak irauten duen 15 egun horietatik haratago, lortutako aurrerapausoek denboran zehar ere iraunaraztea".
Euskaraldiaren 2022ko edizioan parte hartzera animatzeko mezua bidali die GFAko Diputatu Nagusiak langile guztiei.
Diputatu Nagusiak GFAko langileei bidalitako mezua.
Diputatu Nagusiak animatu egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Euskaraldian parte hartzera. Egindako ibilbidearen aitortza eta 2022ko edizioaren berrikuntza nagusiak aurkeztu dizkie era laburrean.
Euskaraldia. Bideoetan I
Gipuzkoako Foru Aldundiko ariguneak
Orioko aterpetxeko arigunea
Gizarte Zerbitzuetako arigunea
Bide Azpiegituretako arigunea
Fraisoroko laborategiko ariguneak
Arkitekturako arigunea
Zergabilketako arigunea
Berdintasuneko arigunea
Prebentzioko arigunea
Ingurumena Zerbitzuko arigunea
Euskaraldia. Bideoetan II
Elkarrizketak
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria
Ignacio Alustiza soziologoa eta Ana Galarraga zientzia komunikatzailea
Julen Portillo tiktokerra eta Josune Manterola euskara irakasle ohia
Joseina Etxeberria irrati esataria eta Paulina Gallo euskara ikaslea
Maddi Martin Euskaraldian hasi berria eta Ana Menendez Bera Berako kapitaina
Spota
Euskaraldia 2020
2022ko edizioan ez ezik, aurreko edizioetan ere modu aktiboan hartu du parte Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaraldian. 2020ko edizioan, esaterako, 1.141 langilek hartu zuten parte eta 190 arigune ere sortu ziren. Oso positiboak izan ziren kideen arteko dinamikak eta hainbat langileren artean egonkortu ere egin ziren hizkuntza ohitura berriak.
Gainera, 2020ko edizioan, erakunde barruko lanketaz gain, bere eragin esparruan ere eragiten ere saiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundia eta, besteak beste, Gipuzkoa Berdinago egitasmoko eragileekin bideo sorta bateratu bat atera zuten, euskararen eta hizkuntza ohitura berrien aldeko mezuekin.
Hala, hori guztia jaso eta ekimenaren 2. edizioak emandako hainbat euskarri eta informazio daude hemen eskuragarri.
