Back Zaborretik ondarera. Objektuen hirugarren bizi bat.

Zaborretik ondarera. Objektuen hirugarren bizi bat.

Telefonoa
943 46 61 42 / 943 45 58 11

Herria:

Donostia

Aktibitate mota:

Erakusketa

Egokitutako ezgaitasunaren arabera:

Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat

Garapen jasangarrirako helburua:

Kalitatezko hezkuntza
Hiri eta komunitate jasangarriak
Irisgarritasun neurriak

Audio bidezko deskribapena, Laguntza-txakurrak sar daitezke

Data eta ordua:
Azaroak 19. 11:00 (Euskara eta Gaztelaniako taldeak momentuan egingo dira jendearen eta beharren arabera).
Elkargunea:
Aranzadiko Bidebietako Etnografia Laborategia. Julio Urkixo ibilbidea, 30.
Prezioa:
Doan
Hizkuntza
Euskara + Gaztelania
Erreserbak
Kopuru mugatuak, Aldez aurreko izen-ematea, Helduak eta haurrak
Aktibitatearen deskribapena:

Egunero tresna eta objektu andana erabili ohi dugu eta ohikoa da hauek erabiltzeari uzterakoan botatzea. Batzutan, birziklatu eta bigarren bizi bat eduki dezakete, baita hirugarren bat ere: ondare izan daitezke! Objektu asko etorkizunerako testigu izan daitezke. Horixe bera egiten dugu Aranzadiko Bidebietako Etnografia Laborategian: katalogazioari esker garai batean zabor zena ondare bihurtzeko prozesua burutzen dugu Gipuzkoako Gordaiuarekin elkarlanean, etorkizunerako irakaspen izan daitezen.

Oharrak

Etnografia Laborategian egiten dugun lana erakutsiko da bisita gidatu motz baten bidez.

Antolatzaileak

Aranzadi Zientzia Elkartea

 
 
#