NEMATODOAK

Nematodoak landareen parasito gisa garrantzia badute, baina askotan nekazariek ez dute horren berri. Hori nematodoak begi hutsez ikusi ezin direlako da. Izan ere, eragiten dituzten kalteak ez baitira oso espezifikoak eta beste eragile batzuei ere egotz baitiezazkieke: motel hazteari, indar faltari, klorosiari eta abarri.

Nematodoak forma zilindrikoa duten animaliak dira, itxuraz zizare txiki luze eta garden direnak. Milaka nematodo-espezie daude eta horietako batzuk landareetatik elikatzen dira. Landareak parasitatzen dituzten nematodoei "fitoparasito" deitzen zaie; ezten edo "estilete" modukoa dute, eta hori landarean sartuta zeluletako zukuak xurgatu egiten dituzte.

Nematodoek landarearen edozein zati (lurrazpikoa edo airekoa) parasita dezakete, baina espezie gehienak lurrean bizi dira eta sustraiak parasitatzen dituzte.

Tamainaz txikiak direlako ( 0,2 - 2 mm bitarteko luzera eta 0,01 - 0,04 mm-ko zabalera dute) eta gardenak direlako, giza begiak ezin ditu ikusi eta diagnostikoa egokia izan dadin laborategiko metodoak erabili behar dira.

NEMATODOAK

Gure sagastietan bada gaitz hau, baina ia ez du kalterik eragiten.