Sustrai eta lepoa

KARRASKARIAK

Karraskariak izenarekin hainbat ugaztun txiki adierazi nahi ditugu, beren ebakortz zorrotzekin sustraiak, azala, etab. karraskatu eta mozten baitituzte, fruta-arbolei zenbait kalte ekarriz: arbolaren ahultzea eta inoiz heriotza ere bai, batez ere banako gazteak direnean.

LEPO ETA SUSTRAIKO TUMOREA

Mundu osora zabaldutako bakterio-gaitz honek, batez ere mintegietan eragiten ditu kalteak. Garrantzia bakterioak sortutako tumore-kopuruaren, tamainaren eta kokalekuaren araberakoa da, eta sagarrondo gazteei gehiago erasaten die.

LEPO-USTELDURA

Gipuzkoan ikusi izan den gaitz larria da. Zuhaitza hil egin dezake lepoan izerdi-hodiak suntsituta. Gure giroan gaitza gehienetan Phytophthora cactorum-ek eragiten du; inoiz P. cryptogea-ren erasoak ere ikusi izan dira.

NEMATODOAK

Gure sagastietan bada gaitz hau, baina ia ez du kalterik eragiten.

SUSTRAI-USTELDURA

Gaixotasun hau nahiko arrunta da lur trinko, astun eta bustietan jarritako sagastietan, horrelako lekuetan sustrai-sistema itomen-egoeran egoten delako. Lehenago baso izandako alorretan landaturiko sagasti gazteetan ere ager daiteke.

ZORRI LANIGEROA

Zorri hau sarri egoten da gure sagastietan. Kalte garrantzizkoak eragiten ditu, arbolaren zurezko parteak ahuldu eta deformatzerainokoak askotan.