ONDDOAK

Onddoen alorra, jaten diren tamaina handiko perretxikoak bakarrik gogoan izanda pentsa litekeena baino askoz ere zabalagoa da. Landareetako parasito gehienak, hain zuzen, mikroskopikoak dira.

Onddoak harizpi edo hifaz osatutako bizidunak dira, eta hauen multzoari mizelio deitzen zaio. Mizelioak esporak sor ditzake eta hauek askatzen direnean gaitza hedatzen laguntzen dute; izan ere, haizeak edo euriak garraiatzen dituenean beste landare batera erori, erne eta beste onddo bat sor baitaiteke. Espora horiek ugalketa sexualaz edo asexualaz sor daitezke, eta fruktifikazio berezietan eratzen dira; horiei behatzea nahitaezkoa izaten da onddoa zuzen sailkatzeko.

Landarea onddoaren esporak kutsatzen duenean, onddoak aurrera egiten du eta mekanikoki lan egin dezake, zelulak bereiziz, hodiak suntsituz, etab.

, edo bestela ekintza biokimikoen bitartez parasitaturiko ostalariaren ohiko metabolismoa nola edo hala aldatzen duten jakineko substantziak sortzen ditu.

Onddoek eraso ondoren landareetan azal daitezkeen sintomak era askotakoak izan daitezke: erasotako organoetan gorputz arrotzak egotea (zarakarrak edo harizpiak); ehunetan aurreranzko aldaketak eragitea (tumoreak); edo atzeranzko aldaketak eragitea (zuloak, usteldurak edo nanismoa); ehunen itxura aldatzea (kolorea galtzea, ihartzea, etab.

).

Argibide gehiago Sagarraren eta sagardoaren ekoizpena jarduera ekonomiko nagusietako bat da Gipuzkoako nekazaritzan. Helbide interesgarriak Phytoma España aldizkariaren orria. Espainiako...
Enfermedades del manzano y formas de combatirla