Back Euskarazko kontakizun laburren 'Areago. Istorioak belarrietara' lehiaketa, abian

Euskarazko kontakizun laburren 'Areago. Istorioak belarrietara' lehiaketa, abian

Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egin dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

Euskarazko kontakizun laburren

2019ko deialdirako baserria eta paisaia aukeratu dute gai modura, lehiaketaren antolatzaile diren Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak. Aurkezten diren kontakizunek gai hau jorratu beharko dute.

Baserria bere inguruko paisaiaren zati da, are gehiago, ingurune hori horrela izatearen eragile ere bada. Izenak berak ere halaxe dio: “ baserria = basoko herria”. Baserriak, eta mende luzez bertan egin den bizimoduak lotura zuzena izan dute bere inguruko paisaiarekin. Bere bizimoduaren oinarria izan baita. Naturaren zikloetan oinarrituz, baserriko lanen bitartez baserriak inguratzen duen eremu natural horri forma, izena eta izana eman dizkio, gizakia eta naturaren arteko sare sendoak eraikiz. Hau da, gaur gure bazterretan dauden larre, pinudi, garo-sail, sagasti, harizti eta abarren atzean gizakiaren eskua dago, baserria dago, baserritarra dago. 

Gizartea aldatu ahala, baserriak bere bizimoduan bertan ere eraldaketa nabarmena jasan du, industria, nekazaritza eredu berriak, azpiegitura berri (garraiobide sare berriak) eta teknologia berrietara egokituz eta hauekin bizitzen ikasiz, honela gaurko paisaia berriak sortuz.

Hala eta guztiz ere, etorkizuneko paisaiari begira, baserriak gizakiaren eta natur-paisaiaren arteko ezinbesteko zubia izaten jarraitzen du. Eta mendeetan zehar baserrietan bilduriko jakintza guzti hori gaur egun gure herri eta hiri inguruneetan dauden baratze ekologikoetan ikus dezakegu, ingurunearekiko jarduera jasangarri modura. Beraz, hortxe dauzkagu gure baserri zaharren aztarnak gaurko paisaia berrietan.

Kontakizunak euskeraz idatziak izan behar dute, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak eta gutxienezko 2 orritako eta gehienezko 3 orritako luzapena izatea. (1.000 hitz gutxigorabehera)

Hiru sari banatuko dira: lehen saria 450 €, bigarrena 250 € eta hirugarrena nekazaletxe batean egonaldia.

Kontakizunen jasotze epea 2019ko ekainaren 14an amaituko da.

Parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa posta elektronikoz (igartubeiti@gipuzkoa.eus) edo arruntez bidali daiteke 2019ko ekainak 14ko 19:00ak baino lehen, ondorengo helbidera: Igartubeiti Baserri Museoa Ezkio bidea 1. Km 20709 Ezkio (Gipuzkoa)

Balorazio Batzordearen azken erabakia 2019ko apirilaren 29tik aurrera jakinaraziko da.