Back Kultura Eskola, katalogoan sartzeko deialdia

Kultura Eskola, katalogoan sartzeko deialdia

Datorren ikasturteari begira, kultur proposamena katalogoan sartzeko aukera duzu maiatzaren 15 arte

Kultura Eskola, katalogoan sartzeko deialdia
Kultura Eskola katalogora proposamenak aurkezteko aukera duzu maiatzaren 15 arte.

Hautatuta izanez gero, proposamena datorren irailean ikastetxeei eskainiko zaien katalogoan txertatuko dira, 2022-2023 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.

Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzentzen da Kultura Eskola programa, eta hainbat arlotako sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu, besteak beste, antzerki, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak eta kultur ondarea.

Programari lotutako xehetasunak Kultura Eskolaren weborrian aurkituko dituzu, hala nola programaren helburuak, zure proposamena nola aurkeztu eta dagoeneko katalogoan dagoen eskaintza.

Gogoratzen dizuegu, maiatzaren 15etik aurrera ere, eskaerak aurkezteko aukera ere badagoela, etorkizuneko beste balorazio epea zabaltzen denerako.

Xehetasun gehiago
https://gip.eus/KulturaEskola