Back Loreak asmatzen Zumalakarregi Museoaren eskutik

Loreak asmatzen Zumalakarregi Museoaren eskutik

Maiatza loreen hilabetea dugu. Gure mendiak, basoak eta belar bazterrak lorez eta kolorez betetzen dira garai honetan. Gai honen harira, “Loreak asmatzen” proiektua prestatu zuen Zumalakarregi Museoak duela denbora bat, Pietro Bubani botanikoaren eta Petit de Meurvillen lanak elkar lotuz eta baten artea eta bestearen jakintza uztartuz.

Loreak asmatzen Zumalakarregi Museoaren eskutik

Euskal Herrian XIX. mende erdian bi landare zale hauek batera egokitu ziren. Pietro Bubani, italiar botanikoa, bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuena, gurean 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituena, beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuz. Eta Didier Petit de Meurville, 1857.etik aurrera Frantziako kontsula Donostian, bere zaletasunen artean pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituena, zeinen emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren.


Bi pertsonaiak denbora eta espazioan batera egokitzeak eta bien landareekiko maitasuna Zumalakarregi Museoari "Loreak Asmatzen: naturzale europearrak Euskal Herrian" erakusketa antolatzeko bidea eman zion. Bertan gure XIX. mendeko flora zientzia eta artearen aldetik aztertzeko beta izan zuten.

Europa ilustratuan naturaren ezagutzak sortutako jakin-minak, XVIII. mende bukaeran Pirinioak ikertu eta bertako menditan igoerak egiten hastea bultzatu zuen. Lehenengo aroan ezagutza zientifikoek izango dute lehentasuna. Geologoak, geografoak edo botanikoak murgilduko dira mendikatea sakonki ezagutzera. XIX. mendeak aurrera egin ahala idazle eta ilustratzaileak ere hurbilduko dira Piriniotara, baita turistak ere.

 


 

 J. JACOTTET. Vue generale du cirque de Gavarni. (Koldo Mitxelena Kulturunea)

Bubani 1841.enaz geroztik Euskal Herrira zenbait txango egina zen, baina 1844.ean antolatuko du lehenengo aldiz Pirinio hegoalderako espedizioa. Euskal Herri “erdi basatitik” hastea erabakiko du.

 

Pietro Bubani. Bubani in costume basco. (Colección Stefano Pezzoli)

Eibar, Durango, Azpeitia, Baiona, Bergara, Oñati, … Bubanik 1853an Euskal Herrian zehar bidaiatu zuen.

 


D. PETIT de MEURVILLE. [Loiolako basilikaren ikuspegia errekatik].(Gipuzkoako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Gipuzkoa)

Didier Petit de Meurville 1857an lekualdatzea eskatu zuen kontsul bezala eta Donostian instalatu zen. Gipuzkoako hiriburuan bere kargua bete zuen 16 urteetan pinturarekiko zaletasuna garatzen jarraitu zuen hiriko eta inguruko paisaien ilustrazio eta koadro ugari eginez. Arreta berezia eskaini zion probintziako florari, haren deskribapena kalitate handiko ilustrazioen hiru albumetan jasotzen baita.

Bere lanak webgune honetan daude ikusgai.

 

 


 

Bi erakusketetan eskuragarri jarritako informazio guztia eta irudiak helbide honetan begiratu daitezke.