Back Aita Mari gogoan izan dute

Aita Mari gogoan izan dute

Donostiako Aquariumak eta Untzi Museoak Aita Mari omendu dute, bere desagerpenaren 152. urteurrenean

Aita Mari gogoan izan dute

Jose Maria Zubia Cigaran, Aita Mari giza ezagutzen zenaren heriotzaren 152. urteurrena betetzen da aurten. 1866an urtarrilaren 9an desagertu zen itsasoan, ekaitz bortitz batek harrapatuta, Donostiako Badiara sartu nahi zuen Getariako arrantza ontzi bateko tripulatzaileen erreskate lanetan ari zela.

Bera eta bere balentria gogoratu asmoz lore sorta bat utzi dute, Donostiako kaian berari eskainitako oroitarrian. Raúl Pérez Iratxeta eta Esther Irigaray, Untzi Museoaren eta Aquariumeko zuzendariak, eta SMH GKEko Iñigo Gutierrez eta Gurutze Gorriko ordezkariak izan dira bertan.

Asko izan dira urteotan besteen bizitzak salbatzeko eurena arriskuan jarri duten pertsona edo taldeak. Horien artean da Salvamento Marítimo Humanitario (Itsas Laguntza Humanitarioa) GKE gipuzkoarra. SMHk, Andaluziako PROEM-AID-rekin batera, #Maydayterraneo ekimena bultzatzen du, “AitaMari Zubia Proiektuarekin”. Aita Mari arrantzontzia berregokitu ostean, laster irtengo da Pasaiatik, Mediterraneo itsasoan bizitzak salbatzeko.

Gurutze Gorriak ere urteak daramatza itsas salbamenduko programa garatzen. Aita Mariren heriotzaren urteurrenaren harira, Aquariumeko eta Untzi Museoko hezkuntza departamentuek Donostiako portuan dauden Itsasoko Gurutze Gorriko instalazioak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute. Hurrengo ostiralean izango da, urtarrilaren 11an, goizeko 11:00etan. Doako jarduera da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, Aquariumera deituz: 943440099.