Back Bost ikuskizun ezberdin, Zumarragako 36. Antioko Musikaldian

Bost ikuskizun ezberdin, Zumarragako 36. Antioko Musikaldian

Emanaldiak doan izango dira iraileko larunbatetan arratsaldeko 19.30ean. Urriaren 5eko kontzertua ordea 18:00etan izango da. Autobus zerbitzua doan egongo da Zumarragatik.

Bost ikuskizun ezberdin, Zumarragako 36. Antioko Musikaldian

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 36. edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak antolatuta.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, “egitarauaren kalitatea eta aukera desberdinak” goraipatu dituzte. “Gainera, egitarauaren kalitateari inguruko edertasuna eta baselizaren akustika bikaina erantsi behar zaizkio”.

Musikaldi hau aukera paregabea da euskal interpreteek euren lana aditzera emateko, baita musikazaleek Donostiatik kanpo musikaz gozatzeko ere. Egitaraua kamerako musikan oinarritzen da eta interprete gazte eta ospetsuen arteko oreka mantentzen du. Errepertorio aldetik ere, bertako obrak eta obra unibertsalak interpretatzen dira emanaldietan.

Irailaren 7an: Miren Urbieta eta Ruben Fernandez

Miren Urbieta 2015eko “Campoamor Antzokiko Sari Lirikoetan” errebelazio-abeslari gisa saritua izan zen, arrakasta handia izan zuen Liùren paperean Nuria Espert-en Turandot obran. ABAOn, eta beste honako sari hauek ere jaso ditu: Espainiako abeslari onenaren saria 2014ko “Francesc Viñas Kantu Lehiaketan”; bigarren saria, 2012ko “Bilboko Kantuko Nazioarteko Lehiaketan” eta hirugarren saria, 2016ko “Concours Médoc Bordeaux” lehiaketan.

Duela gutxi, Madrilgo Teatro Realen debutatu duenean, arrakasta handia lortu du Turandoten, Liùren paperarekin.

Ruben Fernandez Bilbon jaio zen. Abeslariei laguntza zerbitzua ematen espezializatu zen; Vienan David Lutz-ekin eta, Munichen, Donal Sulzen-ekin. Felix Lavilla, Miguel Zanetti eta Wolfram Rieger pianisten aholkuak jasotakoa da.

Piano-jotzaile gisa aritu da, besteak beste, R.Scotto, J.Aragall, I Cotrubas, S. Estes edota E. Sagi irakasleen ikastaro eta klase magistraletan. Plácido Domingo buru zela, “Operalia 2006” lehiaketako piano-jotzaile ofiziala izan zen, bai eta maisu koerrepikatzailea ere Valentziako Palau de la Músican, Madrilgo Teatro Realen eta Sevillako Teatro de la Maestranzan.

Irailaren 14an, Brillant Magnus Quintet

Sei arimak osatutako boskotea da; hiru tronpetak, perkusioak eta organoak osatzen dute: Nacho Bolós, Luis Martínez eta Ale Lozano tronpetistak; Eva Sánchez perkusionistak; eta Carlos Paterson organistak.

Hamabi urteko ibilbidea egin dute; 400 kontzertu baino gehiago eman dituzte eta estatu mailako zein nazioarteko organo ziklo garrantzitsuenetan parte hartu dute.

Irailaren 21ean, Carlos Mena eta Iñaki Alberdi

Carlos Mena Basileako Schola Cantorum Basiliensis delakoan ikasi zuen Richard Levitt eta René Jacobs irakasle zituela. Hainbat aretotan jo izan du: Vienako Konzerthaus, Berlingo Filarmónica edo Buenos Airesko Teatro Colón-en.

Iñaki Alberdi Musikagile garaikide askorekin aritu da lankidetzan eta Sofia Gubaidulina, Karlheinz Stockhausen, Luis de Pablo, Joan Guinjoan, Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús Torres, Alberto Posadas eta José María Sánchez-Verdúren lanak estreinatu ditu.

2012an Gramophon Editor’s Choice Award sarirako izendatu zuten Jose Ramón Encinarren zuzendaritzapean Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Asier Polorekin Sofia Gubaidulinari buruz Et’cetera-rentzat egindako disko monografikoagatik; 2015ean, Disco Excepcional Scherzo lortu zuen Nacho Pazen zuzendaritzapean Espainiako Orkestra Nazionalarekin batera soinu eta orkestarentzako kontzertuetako CDa egiteagatik, eta 2017an, Melomano de Oro saria eman zioten IBSerako egindako Sensations lanagatik, Albeniz, Piazzolla eta Solerren transkripzioekin, besteak beste.

Irailaren 28an, Zumarragako Musika Banda eta Jacob de Haan

Zumarragako Musika Banda mende bat baino gehiago duen erakundea da, XIX. Mendean, hirurogeiko hamarkadan sortua eta herriaren historia ongi errotua. 1880ko uztailaren 11n Udalak osoko bilkuran kontratu bat sinatzea erabaki zuen festak ofizialki alai izan zitzan. Ia etenik gabe funzionatu du geroztik. 1896. Urtean Musika Banden Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen Bilbon eta bi domina lortu zituen, baita Vermeil-en koroa ere. 1923. eta 1926. Urteetan Iruñeko Musika Alardeetan parte hartu zuen.

2019. urtean Zumarragako Musika Bandak bere 150. Urteurrena ospatu du, horrelako ospakizun batek merezi duen kontzertu bereziez osatua, besteak beste, Donostiako Orfeoiarekin, Azpeitia eta Legazpiko Musika Bandarekin eta Gozategirekin elkarlanean. Antioko 36. Musika Zikloaren azken kontzertua eskeiniko du eta bertan Jacob de Haanek sortutako Zumarraga obra estreinatzeko aukera izango du.

Jacob de Haan (Heerenveen-Herbeherak, 1958), egungo haizezko bandentzako musika konposatzaile esanguratsuenetariko bat da, eta horrekin batera, bere De Haske (Hal Leonard) editorearekin batera lankidetzan aritu da; honek, hainbat konposizio eta moldaketa argitaratzeko aukera eman dio.

Urriaren 5an, Donostiako udalaren Txistulari taldea

Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ignacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate handiko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin.

Zaila da era laburrean talde honek dituen aukera guztien berri ematea. Bi alor oso desberdinetan ari daitezke taldeko musikariak, dantzarako jotzeaz gainera. Batetik, giroketa lanetan, edozein festaren inguruan behar den animazioa edo solemnitatea ematen. Eta bestetik, entzuteko modukoetan, kontzertuetan alegia.

Emanaldi guztiak 19.30ean izango dira doan. Autobus zerbitzua doan izango da Zumarragatik (Elizkatetik) 19.00tan irtengo dena. Igartubeitiko emanaldia 18tan izango da.