Back Ondare arkeologikorako ekarpen berria espeleologiatik

Ondare arkeologikorako ekarpen berria espeleologiatik

Espeleologiako taldeen eguneroko lanari esker, aurkikuntza arkeologiko berri bat egin da Gipuzkoako ondare kulturalean.

Ondare arkeologikorako ekarpen berria espeleologiatik

Oñatiko Aloña Mendi Espeleologia Taldeko espeleologoek, Oñatiko kobazulo batean ohiko lanak egiten ari zirela, aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten. Berehala eman zioten aurkikuntzaren berri Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuari, eta haren zuzendaritzapean egin dira egun hauetan aztarnak berreskuratzeko lanak.