Back Piztu META! programaren deialdi berria aurkeztu da

Piztu META! programaren deialdi berria aurkeztu da

Proiektuak aurkezteko epea maiatzak 4ean hasiko da eta ekainaren 23an bukatuko da. Bestalde, diru-bilketaren kanpaina irailaren 29an hasiko da.

Piztu META! programaren deialdi berria aurkeztu da

Piztu META! programaren VII. ediziorako deialdia aurkeztu da, mikromezenasgoa edo crowdfunding bidez kultur proiektuetan parte hartzeko eta finantzatzeko bide berria.

Kanpainak bi fase izango ditu, eta hauek dira bere helburuak: deialdian parte hartzen dutenak erakartzea, dohaintzak eta partaidetza sustatzea, hautatutako proiektuak ezagutaraztea eta kultur partaidetza bultzatuko duen giroa sortzea.

Edizio berri honen lehen fasea bihar, maiatzak 4, hasiko da proiektuak jasotzen direnean, eta epea ekainaren 23an bukatuko da. Une horretatik aurrera, kanpainara aterako diren proiektuak aukeratuko dira, eta irailaren 29an hasiko da diru-bilketaren kanpaina. Parte-hartzaileek hemen aurkeztu behar dituzte beren proiektuak: 

Gainera, maiatzaren 25etik ekainaren 8ra bitartean, crowdfunding proiektuak garatzeko tailerrak burutuko dira herritar guztientzat. Uztailaren 13tik irailaren 28ra bitartean, aldiz, edizio honetan hautatutako proiektuek finantzaketa kolektiboari buruzko prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute.

Orain arte, Piztu META! ekimenak 92 herritar-proiektu garatu ditu, eta honek 886.871 euroko ekarpena ekarri dio lurraldeko kultura-sareari.

Piztu META! ekimenak gainera, aukera ematen du herritarrek eta gizarte-eragileek kultura-proiektuetan eta politiketan parte har dezaten sustatzeko; kultura-proiektu eta ekimenen gizarte-laguntza testatzeko, interneteko plataformetan aurkeztuz; diru-laguntza publikoak osatzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileen ekarpenen bidez; eta finantziazio publikoa gizarte-babes handiena duten proiektu eta ekimenetara bideratzeko.