Atzealdea LIFE programaren nobedadeak

LIFE programaren nobedadeak

LIFE programa Ingurumenerako eta Ekintza Klimatikorako Europar Batasunaren finantzaketa-tresna da.

-ren irudia
 LIFE programaren nobedadeak

LIFE 2021-2027 programa bi arlotan egituratzen da, eta arlo horiek, aldi berean, bi azpiprogramatan banatzen dira:

  • Ingurumen arloa:
    • “Natura eta Biodibertsitatea” azpiprograma.
    • “Ekonomia zirkularra eta bizi-kalitatea” azpiprograma.
  • Klimaren aldeko ekintza-arloa:
    • ”Klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea” azpiprograma.
    • ”Energia garbietarako trantsizioa” azpiprograma.

LIFE programak honako proiektu-tipologia hauek finantzatzen ditu: ekintza estandarreko proiektuak (SAP), naturako proiektu estrategikoak (SNAP), proiektu estrategiko integratuak (SIP) eta laguntza teknikoko proiektuak (TA).

LIFE 2024 deialdia apirilaren 18an argitaratzea aurreikusten da. Klimarako, Azpiegiturarako eta Ingurumenerako Agentzia Exekutiboak (CINEA) LIFE deialdiei buruzko informazio-saio birtualak egingo ditu apirilaren 23tik 26ra.

Bestalde, "LIFE sarien" 18. edizioaren ekitaldia "Europako Aste Berdean" izango da.

Informazio gehiago: CINEA web orrialdea.