Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) Europako kohesio-politikaren finantza-tresna nagusietako bat da. Helburua da Europako eskualdeetako garapen-mailen arteko aldeak murrizten laguntzea eta egoera txarrenean dauden eskualdeetako bizi-maila hobetzea. Arreta berezia jartzen zaie desabantaila natural edo demografiko larriak eta iraunkorrak dituzten eskualdeei, besteak beste, iparraldeko eskualdeei, biztanleria-dentsitate txikia dutenei, eta uharteetako, mugaz gaindiko eta mendietako eskualdeei.

Bost helburu politiko lortzeko asmoz egingo dira EBren inbertsioak 2021-2027 aldian:

  • 1. H.P: Europa adimendunagoa izatea, berrikuntzaren, digitalizazioaren, ekonomia-eraldaketaren eta enpresa txiki eta ertainei laguntzearen bidez.
  • 2. H.P: Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea izatea, eta, horretarako, Parisko Ituna aplikatu eta ekologia-trantsizioan inbertitzea, baita energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ere.
  • 3. H.P: Europa konektatuago egotea, garraio estrategiko eta sare digitalen bidez.
  • 4. H.P: Europa sozialagoa izatea, eta, horretarako, gizarte-eskubideen ardatz europarra egia bihurtzea, eta kalitatezko enplegua, hezkuntza, gaitasun hezleak eta profesionalak, gizarteratzea eta asistentzia sanitariorako sarbide-berdintasuna sustatzea.
  • 5. H.P: Europa herritarrengandik hurbilago egotea, eta, horretarako, toki-kudeaketako hazkunde-estrategiak bultzatzea eta hiri-garapen jasangarria sustatzea EBosoan.

Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak lehen 2 helburu politikoetan kontzentratuko ditu inbertsioak.