EGEF 2021-2027 Programazioa

 

Dokumentu estrategikoa

  • Espainia Elkartzeko Akordioa (AA) 2021-2027 (pdf gaztelaniaz). Elkartzeko Akordioa (AA) izaera estrategikoko dokumentua da, estatu kide bakoitzak egina, eta EGEFen, Europako Plus Gizarte Funtsaren (FSE+), Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) eta Trantsizio Zuzenerako Funtsaren (FTJ) oinarrizko planteamendua eta inbertsio-lehentasunak jasotzen ditu, Xedapen Komunen Erregelamenduan (2021/1060 (EB) Erregelamendua) xedatutakoa betez.

Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa:

  • Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa v.1 (pdf gaztelaniaz). Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak Euskal Autonomia Erkidegoko estrategia, helburu politikoak eta lehentasunak jasotzen ditu, eta 2021-2027 programazio-aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako jardueren bidez gauzatzen da.
  • Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa onartzeko erabakia (pdf gaztelaniaz). 2022/11/29ko C (2022) 8901-final Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak EAEko 2021-2027 EGEF Programa onartu zuen. Bertan, I. eranskinean, programazio-aldi osorako EGEF laguntzaren gehieneko zenbatekoa jasotzen da, eta II. eranskinean, berriz, ekarpen publikoari aplika dakiokeen lehentasun bakoitzerako lagundutako finantzaketaren gehieneko ehunekoa.
  • Programaren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa: Ingurumen Adierazpen Estrategikoa (pdf gaztelaniaz). Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da planek zuzendu behar dituzten oinarriak ezartzea, ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketenak, ingurumenaren babes-maila handia bermatuz, garapen iraunkorra sustatze aldera.
  • Berdintasun Irizpena (pdf gaztelaniaz). Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa egiteko prozesua amaitzeko, Emakundek, EAEn berdintasunaren arloan eskumena duen organoak, programako jarduera-tipologien azterketan oinarrituta, irizpen bat eman du programan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzeari buruz.