Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
  • Europako funtsak 2014-2020

Europar Batasuneko logoa

2014-2020 aldia

Datozen urteetan GIPUZKOAN hainbat jarduketa abiatuko dira, Europar Batasunaren fondo estrukturalen kofinantzaketari esker (EGEF eta EGIF).

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014-2020 EGEF programa operatiboa

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Europar Batasuneko ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesioa indartzea eta eskualdeen arteko desorekak zuzentzea du xedea. Europako eskualdeek hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzailerako Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen gaikako helburu hauetan kontzentratuko du Gipuzkoak EGEFren laguntza:

2. Informazioaren eta komunikazioen teknologietarako sarbidea, horien erabilera eta kalitatea hobetzea.
3. Enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzea.
4. Karbono-isuri gutxiko ekonomia lortzeko bidean, sektore guztietan urratsak ematea.
6. Klima-aldaketara egokitzeko eta arriskuak prebenitu eta kudeatzeko sustapen-lana egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014-2020 EGIF programa operatiboa

Europako Gizarte Funtsak (EGIF) langabezia-tasak murriztera, bereziki langabeziak gehien kaltetu dituen taldeenenak, eta genero-hesiak murriztera zuzenduta dago. Enpresa-espiritua, ekintzailetza eta enpresen sorkuntza bultzatzea ere helburuak ditu, baita langileen eta enpresen egokitze-gaitasuna hobetzea, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak lan-merkatuaren premietara egokitzea. Gainera, gizarteratze aktiboa sustatu nahi da Programa Operatiboaren bidez. 

Gipuzkoak 1. ardatzeko 8. helburu tematikoan parte hartuko du: Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta laneko mugikortasuna bultzatzea.