EGEF eta EGIF+ Euskadi 2021-27 Programak onartu dira
Gipuzkoak 16,62 milioi euro jasoko ditu EGEFetik
- 909
Europako Batzordeak azaroaren 29an onartu du EGEFen Euskadirako 2021-27 Programa. Bertan, EAEko estrategia, helburu politikoak eta lehentasunak jasotzen dira, EBkoekin bat datozenak.
Baieztatu da Gipuzkoak 16,62 milioi euro jasoko dituela EGEF funtsaren testuinguruan, planifikatutako ekintzen kostuaren 40,15 milioi euroko zati bat estaliko duena. Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu politiko hauetan parte hartuko du:
OP.1 Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa (2 jarduera):
Administrazio elektronikoa: e-gobernurako plataformak garatzera eta/edo indartzera bideratutako ekintzak.
IKT azpiegiturak: berritasun eta gaitasun handiko azpiegiturak eta e-Administrazioko zerbitzuak garatzeko eta elkarreragingarritasunerako sare seguru eta ultra-azkarrak hedatzea.
OP.2 Europa berdeagoa. 3 ekintza, 3 helburu zehatzei lotuak:
Energia-eraginkortasuna: industria-prozesuetako hondakin-beroak berrerabiltzea, hurbileko eraikinen energia-beharrak asetzeko.
Biodibertsitatea: ibai-ibilguak iragazkortzea eta ibaiak lehengoratzea.
Hiri mugikortasuna: Gipuzkoako bizikleta bideen lurralde planaren garapena
Bestalde, EGiF+ren euskal programa 2021-2027, Galiziakoarekin batera, Europako Batzordeak onartu duen Estatuko lehenengo bietako bat izan da.
(informazio+ - EGEF gaztelaniaz) (informazio+ - EGiF+ gaztelaniaz)