Atzealdea Europako Batzordeak eta Estatuak 2021-27 Lankidetza Akordioa itxi dute EGEF, EGIF+, IAAEF eta BTF funtsetarako

Europako Batzordeak eta Estatuak 2021-27 Lankidetza Akordioa itxi dute EGEF, EGIF+, IAAEF eta BTF funtsetarako

2014-20an baino % 15 baliabide gehiagorekin, funtsek 5 ardatz izango dituzte: berritzailea, ingurumenekoa, garraiokoa, soziala eta tokiz-tokikoa.

-ren irudia
 Europako Batzordeak eta Estatuak 2021-27 Lankidetza Akordioa itxi dute EGEF, EGIF+, IAAEF eta BTF funtsetarako

Hilaren 18an onartutako Akordioak Estatuko administrazioek (23.140 milioi) eta Europar Batasunak (36.682 milioi) egindako ekarpenak kuantifikatzen ditu. Laguntza horiek Next Generation EU laguntzen onuradun den Estatuko ezohiko planaren osagarri izango dira, plan horrekin bat baitatoz gai askotan. 23.397 milioi Eskualde Garapeneko Europako Funtsari (EGEFi) dagozkio; 11.296 milioi Europako Gizarte Funts Plusari (EGIF+); 869 milioi Bidezko Trantsiziorako Funtsari, eta kohesiorako funtsetatik kanpo, 1.120 milioi IAAEFari (Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Europako Funtsari) bideratzen zaizkio.

5 helburu politiko daude, kasu bakoitzean funts horietako batzuei dagozkienak. 1.ak (8.300 milioi) EB lehiakorragoa eta adimentsuagoa finantzatzen du, I+G, digitalizazioa edo ETEentzako inbertsioa barne; 2.ak, 9.900 milioirekin, energia eraginkorra eta berriztagarria, klima-egokitzapenak, ekonomia zirkularra, trantsizio berdea eta biodibertsitatea jorratzen ditu. 3.ean 1.200 milioi euro bideratu dira lotura hobeak dituen EBrako; trenbide korridoreak eta irisgarritasuna, ibilgailu garbiak edo garraio publikoa; 4.ean 12.300 milioi bideratu dira enplegura, hezkuntzara, Lanbide Heziketara, inklusiora eta baita pobreziaren aurka, bereziki haur pobrezia. 5. helburuaren arabera, 2.100 milioi euro bideratuko dira herritarrengandik hurbilago dagoen EBra begira, tokiko, hiriko edo hiriz kanpoko garapeneko proiektu integratuekin.

Eskualde ultraperiferikoetara, Bidezko Trantsizioko inbertsioetara (trantsizio teknologiko eta energetikoek kaltetutako eremuetarako) eta laguntza teknikora ere bideratzen dira beste zenbatekoak. Funts bakoitzak eskualde anitzeko programa bat edo gehiago izango ditu, eta EGIF+ eta EGEF funtsetan 19 eskualde-programa egongo dira.

(informazio+)