EGIF, Zure etorkizunean inbertitzen du

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014-2020 EGIF programa operatiboa

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) langabezia-tasak murriztera, bereziki langabeziak gehien kaltetu dituen taldeenenak, eta genero-hesiak murriztera zuzenduta dago. Enpresa-espiritua, ekintzailetza eta enpresen sorkuntza bultzatzea ere helburuak ditu, baita langileen eta enpresen egokitze-gaitasuna hobetzea, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemak lan-merkatuaren premietara egokitzea. Gainera, gizarteratze aktiboa sustatu nahi da Programa Operatiboaren bidez.

Gipuzkoak 1. ardatzeko 8. helburu tematikoan parte hartuko du: Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta laneko mugikortasuna bultzatzea.