BALDINTZA OROKORRAK

Egileak baldintza orokorrak onartzeak eta testua bidaltzeak esan nahi du dokumentu honetan zehazten diren klausula guztiak onartzen dituela, eta erabiltzaileak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Dealers ekimenean parte hartuko duela.

Kultur Dealers ekimenean, epaimahai bidez aukeratutako idatziak fisikoki erreproduzituko dira makinetan, Gipuzkoako lurraldean zehar. Testu horiek herritarren eskura egongo dira gure lurraldeko puntu estrategikoetan kokatutako makinen bidez, uztailatik aurrera; hau da, makina horiek erabiltzen dituen edozeinek irakurri ahal izango du testua. Testuak erreproduzituko dira, baldin eta epaimahaiak horretarako egokiak direla erabakitzen badu. Beraz, edozer testu aukeratu edo baztertu daiteke edozein unetan.

Bakarrik 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Egileak idatziarekiko duen jabetza morala aitortzen da. Egileak idatziarekiko egiletasuna aitorzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak bermatzen du egilearen izena testuaren erreprodukzioan agertuko dela. Egileak testuaren benetakotasuna bermatuko du, eta bere egingo du kopia eta/edo plagioaren ondoriozko edozein balizko erantzukizun zibil edo penal edo legez kontrako beste edozein ondorioa. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia horri dagokion edozein erantzukizunetatik salbuetsiko du.

Idatziaren egileak idatziaren ustiapen-eskubideak esklusiban emango dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, proiektuaren denboran, Kultur Dealersen ekimen honetarako edo beste batzuetarako, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren edozein ekimenetarako. Gipuzkoako Foru Aldundiak testu horiek erabiliko ditu Kultur Dealers makinetan erreproduzitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubidea izango du parte hartuko duten testuak edo haien aukeraketa bat editorialaren moduko argitalpen batean erabiltzeko.Idatziarez lagapena Gipuzkoako Foru Aldundia formatu eta edizio aldaketak eta itzulpenak egiteko gaitzen dio.

Kultur Dealers ekimenaren webgunean inprimaki bat bideratuko da. Inprimaki horretan, ekimenean parte hartuko duen testua txertatzeaz gainera, hainbat datu pertsonal ere jasoko dira (izen-abizenak, NANa, jaiotze-data eta helbide elektronikoa).

Fitxategiaren eta/edo haren tratamenduaren arduradunak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, jakinarazten dizu fitxategi automatizatu bat duela datu pertsonalekin, baita dokumentu-artxibo orokor bat tankera horretako datuekin. Horiek guztiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean erregistratua daude.

Datuak jasotzearen helburua honakoa izango da: idatzien egileak identifikatzea; egileekin balizko harreman bat izatea, haien testuak makinetan erreproduzitzeko aukeratuz gero; eta testuen benetakotasuna egiaztatzea.

Informazioaren hartzaileak Kultur Dealers antolatzen duten sail eta erakunde elkartuak dira, hala nola Legez lagapena eskatzen duten estamentu ofizialak.

Inprimaki horretan egiten diren galderei nahitaez erantzun behar zaie.

Eskatutako datuak ez badituzu ematen, ez duzu izango Kultur Dealers ekimenenean parte hartzeko aukerarik.

Datuak, lehen instantzian, Robin Comunicación SLk jasoko ditu. Enpresa horrek datuak arduradunaren jarraibideen arabera tratatuko ditu bakarrik, eta ez ditu aplikatuko edo erabiliko Kultur Dealers ekimenenari ez dagokion inongo helbururekin, eta ez dizkie jakinaraziko, ezta haiek gordetzeko ere, hirugarrengoei.

Nolanahi ere, lagatzaileak eskubidea du aurka egiteko, datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko eskubideak erabiltzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak onartzen duen eremuan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako bideetatik, dekretu horretan onartzen baita datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapenaren Erregelamendua.

Fitxategiaren erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta goian aipatutako eskubideak erabiltzeko eta edozein zalantza argitzeko helbide honetara idatz dezakezu: Gipuzkoa Plaza z.g., 20004 Donostia.

Aurreko atalean adierazitakoarekin jakitun eta ados, honen bidez, onartzen dut eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena ematen diot dokumentu erantsietan borondatez eman ditudan datu pertsonalak erabil ditzan, abenduaren 13ko 15/1999 de 13 Legean eta 95/46 Direktiban, Europako parlamentuaren eta kontseiluaren 95/46/CE Direktiban xedatutakoarekin bat etorriz. Baimen hori mugatuta egongo da datu-hartzaileak erakundearen, bere sailen, erakunde laguntzaileen edo erakunde erantsien arloan duen funtzio legitimoarekin zuzenean erlazionatutako helburua betetzeari mugatuta, hain zuzen; lagapena ere mugatuta egongo da, haien atribuzioak modu eraginkorrean egiteko eta haien helburua betetzeko beharrezko diren estamentu ofizial publiko eta pribatu egokiei mugatuko baitzaie.