Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.
Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.
Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.
“Beste modu batean entzutea” azken hamarkadan jasotako ikaskuntzara gerturatzeko, transformatzeko eta eraldatzeko espazioa da, gaur egungo begirada batekin eta ideien birformuzioarekin. Edukien errebisioari denbora eskaini eta gero, gorputzen pisuaren entzuteak, kontaktuak, lurreko lanak eta partneringak entzuten, fluitzen eta bolumena duen eta kontrajarria den gorputz batekin lan egiteko aukera eskaintzen duela ohartzen naiz.
Ikastaroan ondorengo kontzeptuak landuko ditugu: saio bakoitzean landuko diren dinamiketan oinarritutako beroketak egingo dira, lurreko teknika eta baita teknika beraren bereizgarriak nola integratuko ditugun, taldeko lana, entzutea eta espazioa oso garrantzitsuak izango dira irakatsiko den metodologiarako eta saioetan oso presente egongo dira, indibidualki bilatuko dena gero taldearekiko harremanean garatuko baita.
Daniel Abreuk gorputzaren erabilera egoki baterako bere irakaskuntza metodoa gorputzaren ezagutzatik, bere mugetatik eta aukeretatik erdiratzen du. Dantza modu formalen lantzen badu ere, gidatutako, finkatuta dagoen, gestuala den eta mugimenduan dagoen gorputzaren egiturara hurbiltzen da.