ESTREINALDIA: "Arima", Amaia Elizaran eta Liam Ó Maonlaí Donostian otsailarean 5ean

Besteak beste, Gipuzkoako Dantzagunean zenbait astez landu dute pieza hau Amaia Elizaran dantzari tolosarrak eta Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrak.

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Arima", Amaia Elizaran eta Liam Ó Maonlaí Donostian otsailarean 5ean
  • Data: otsailaren 5a, larunbata
  • Tokia: Gazteszena, Donostia
  • Ordua: 19:30
  • Sarrera-salmenta

Arima

‘Arima’ euskal dantzari eta koreografoaren seigarren lana da. Ikuskizun berri honen bidez, Amaia Elizaranek sinpletasunaren edertasuna aldarrikatzen du, azaletik funtsezkora doan bidaia baten bidez. Helburu horrekin artistak esperientzia ederra diseinatu du, irudi indartsu eta pasarte kementsuak eszena lasaiagoekin tartekatzen dituena.

Sorkuntza berri honetan, Amaia Elizaranek bere ikerketa koreografikoaren ardatza arnasketaren mugimenduaren azterlana izan da, horren bitartez gorputz-egoera berri eta desberdin bat lortzeko. Hori guztia, inprobisazioaren teknikan oinarritutako hizkuntza koreografiko baten bidez. ‘Arima’ bere aurreko sorkuntzekiko aurrerapaso bat da. “Bidaia emozional argi bat egiten dugu piezan, betierekoa edo eternala dena bereziki aztertuz”, azaltzen du Amaia Elizaranek berak. Piezan zehar, artista gipuzkoarrak Ó Maonlaíren musika originala besarkatzen du, honek bere maisutasuna instrumentu desberdinen bidez erakusten duela: ahotsa, harpa, pianoa, borhana eta txirula.

Ikuskizuna, azken finean, dantza garaikidearen eta irlandar folk musikaren batuketa paregabea da, 50 minutu inguruko iraupena duena. Arimarekin, gainera, Amaia Elizaranek estetika eta eszenografia bereziak sortu ditu.

Informazioa: Amaia Elizaran