ATALAK: dokumentazioari buruzko sinposioa, ekainaren 9an

ATALAKen dokumentazio-lerroaren lehen sinposio honek dantzako profesionalekin eta sormen-prozesuak zaintzen eta garatzen dituzten erakundeekin topaketa bat egitea proposatzen du, dokumentazioarekiko lotura eta artisten eta erakundeen arteko sinergia posibleak bilatzeko. Sinposioan aurkezpenak egingo dira, eta parte-hartzaileek hitz egiteko eta eztabaidatzeko uneak ere izango dituzte.

-ren irudia
 ATALAK: dokumentazioari buruzko sinposioa, ekainaren 9an
  • Data: ekainaren 9a, asteartea
  • Ordua: 10:00-12:30
  • Tokia: Zoom
  • Bileraren IDa: 881 2833 1129
  • Sarrera-kodea: 710062
  • Partaidetza irekia eta doakoa
  • Izena ematea beharrezkoa da: atalak@dantzaz.eus
  • Antolatzailea: ATALAK sarea; Kolaboratzaileak: AMAEN, Eresbil, Gipuzkoako Dantzagunea, Dantzaz, CCN-MBB y Creative Paths.

ATALAK sareak dokumentazio lerro bat garatu du, dokumentazioa dantzan lantzen duten erakundeen arteko topaketak eta trukeak sortzeko, hainbat ikuspegitatik (dokumentuak idatzi, editatu, gorde eta gordetzea, koreografiak sortu eta ikertzea, artistak hartzea...).

Elkarlanean ERESBIL, AMAEN, Gipuzkoako Dantzagunea, Malandain Ballet Biarritz, Dantzaz eta Creative Pathsen arteko topaketak egiten ari dira, dantza-dokumentuak idatzi, argitaratu, sortu, antolatu eta jarraibideak eta protokoloak garatzeko.

Sinposioa honako gai hauen baitan egituratuko da:

  • Zer esan nahi du dokumentazioak sorkuntza-prozesuen barruan?
  • Nola lantzen dute dokumentazioa erakundeek?
  • Zein da memoria eszenikoaren garrantzia?

Información: Atalak