DANTZERTI: 2021-2022 ikasturterako sarbide-probak

Maiatzaren 21 arte dago irekita izena emateko epea. eta probak ekaineko bigarren hamabostaldian egitea aurreikusten da. Maiatzaren 8an eskola ezagutzeko saio birtual bat egingo da.

-ren irudia
 DANTZERTI: 2021-2022 ikasturterako sarbide-probak

Heldu den ikasturtean Dantzertin arte dramatikoko eta dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten hautagaiak esteka honen bidez inskribatu behar dira: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

COVID-19ren egungo euste-egoera ikusita, sarbide-probetarako izen-ematea telematikoki egitea gomendatzen da. Edozein zalantza argitzeko, idatzi administraritza@dantzerti.eus helbidera.

Sarbide-probak ekainaren 14tik 25era bitarteko astean egitea aurreikusten da. Probak egiteko daten edozein aldaketa, COVID-19k eragindako egungo egoeraren ondorioz, behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko zaie izangai guztiei. Hautagaiei eskatzen zaie adi egoteko.

Apirilaren 24an egin moduan, maiatzaren 8an Dantzerti ezagutzeko bisita birtuala egingo da. Aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. 

Informazioa: Dantzerti