DEIALDIA: dantzako ikasketak egiteko bekak 2023-2024

Eskaitzaile bakoitzak 10.000€ arteko kopurua jaso ahal izango du, 2023-24 ikasturtean dantza klasiko eta garaikide edota koreografia ikasketa espezializatuak egiteko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16 arte dago irekita.

-ren irudia
 DEIALDIA: dantzako ikasketak egiteko bekak 2023-2024
  • Deialdia
  • Eskaerak aurkezteko epe-amaiera: 2023ko ekainaren 16a

Zenbait arte-diziplinatako ikasketa espezializatuak egiteko deialdiaren baitan, 40.000€ bideratu dira dantzaren alorrera, nahiz eta alor bakoitzeko zenbatekoak handitu ahal izango diren, beste alorretan soberakinik egonez gero.

Bekak ikasketa espezializatuetara daude bideratuta, eta ez oinarrizkoetara. Eskatzaileek ziurtatu behar dute oinarrizko formazioa dutela, ikasketak egin dituen zentroek emandako agiriak aurkeztuta.

Eskatutako ikasketek gutxienez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira. Halaber, gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, beka eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aurkeztu beharko dute.

Eskatzailen bakoitzak 10.000€ arteko laguntza jaso dezake, matrikula, ostatu eta joan-etorri gastuetarako.

Hautaketa eta baldintza nagusiak

  • Dantza-arloak: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
  • Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
  • Gutxienez 16 urte beteak izatea 2022ko abenduaren 31rako, eta 2023ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan (16 edo 17 urtekoak), beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.
  • Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.
  • Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.
  • Egindako ikasketen agiriekin batera, eskatzaileek aurkeztu beharko dute hautatu duten zentroari buruzko informazioa, eta motibazio eskutitza.
  • Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak ematera edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batipat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.
  • Ebaluazio batzordeak alor bakoitzeko espezialisten aholkularitza izango du.
  • Eskabidea egiteko: oinarri guztiak