DEIALDIA: Produkzio eszenikorako eta sorkuntza koreografikorako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak 2021

518.000 euro bideratu dira dantzako ekoizpeneterako, lau modalitatetan banatuta. Era berean, sorkuntza koreografikorako 54.000 euro bideratu dira, eta 9.000 euroko sei laguntza emango dituzte. Eskaerak egiteko epea apirilaren 6an amaituko da.

-ren irudia
 DEIALDIA: Produkzio eszenikorako eta sorkuntza koreografikorako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak 2021

Arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntza deialdia

Orotara, 1.380.000 euro bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horietatik dantzara bideratutakoak 518.000 euro izango dira (antzerkirakoak, berriz, 862.000 euro). Lau modalitatetan banatu dituzte laguntza-lerroak, produkzio mota eta fasearen arabera.

Laguntza-modalitateak (parentesi artean dantzara bideratutako kopuruak)

Sorkuntzara-lanetarako deialdia

Halaber, kultura arloko zenbait diziplinatako sorkuntza sustatzeko berariazko deialdiaren barruan, dantzarako koreografiak sortzeko laguntzak emango dira. Sei lan hautatuko dituzte, eta proiektu bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu.

Informazioa: Eusko Jaurlaritza