ESTREINALDIA: "Esnatu naiz", Andoni Mutiloa Hernanin irailaren 30ean

Donostiako Antzerki Sorkuntza sarian finalista izan ostean, urtarrilean bertsio motza plazaratu zuen Mutiloak. Alarma-egoerak eragindako geldialdia probestu du ordubete inguruko kabareta ontzeko. Dantza, antzerkia eta musika uztartzen dituen Biteri aretoan estreinatuko du heldu den asteazkenean.

-ren irudia
 ESTREINALDIA: "Esnatu naiz", Andoni Mutiloa Hernanin irailaren 30ean

Sinopsia

Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan Elurrek. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, arrakasta handia du bere showean. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urte arte baserrian bizi zen familiarekin. Nola lortu ditu euskal nekazari honek Londresko underground mugimenduaren modako artista izatea? Zergatik da Beyoncé horren guztiaren erruduna? Esnatu naiz ikuskizuna antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitateaz, giza-harremanez eta sexualitateaz hitz egiten du, besteak beste.

Informazioa: Elur Etxea