Gipuzkoako Dantzaguneak eta K bulegoak antolatutako PRESTAKUNTZA: "Artistaren Estatutuaren garapenean egindako aurrerapenak eta arte eszenikoetan duten eragina", Ainara LeGardon maiatzaren 25ean

Ainara LeGardonek Artistaren Estatutu izenaz ezagutzen denaren gainean hartutako gomendioen errepasoa egingo du. Besteak beste, argituko ditu: agenda arau-emaile gisa duen izaera, dagoeneko indarrean dauden neurriak eta arte eszenikoen sektorean bereziki duten eragina. Erabaki gabe dauden gai nagusiak eta landu beharreko erronken laburpena ere egingo da, galderak ebazteko eta ideiak eta gogoetak partekatzeko mahai-inguruarekin batera.

-ren irudia
 Gipuzkoako Dantzaguneak eta K bulegoak antolatutako PRESTAKUNTZA: "Artistaren Estatutuaren garapenean egindako aurrerapenak eta arte eszenikoetan duten eragina", Ainara LeGardon maiatzaren 25ean
  • Data: maiatzaren 25a, osteguna
  • Tokia: Santa Teresa komentua
  • Ordua: 11:00-13:00
  •  Izen-ematea

Ainara LeGardon 

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) musikaria eta artista da 1991tik. Lan emankorra egiten du rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren arloan, bai bakarka, baita zenbait talde eta proiektu eszenikotan ere.

Bere musika aurkeztu du eta soinu-piezak eta ekintza performatiboak garatu ditu Europa eta Amerikako Estatu Batuetako agertokietan. 2003tik bere ibilbidea autogestionatzen du.

Jarduera artistikoarekin batera, ikerketa eta dibulgazio lan handia egiten du kultur kudeaketaren eta jabetza intelektualaren arloan.

2018az geroztik, Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da.

2020an LeGardon.net ataria sortu zuen, sorkuntza-proiektuetarako aholkularitza integraleko plataforma, artista eta kultur eragileentzako prestakuntza eta gaikuntzarako. Haren barruan jarri zuen martxan Autoria, jabetza intelektualari buruzko podcasta dummientzat.

Argazkia: Rafa Rodrigo