FORMAZIOA DANTZAGUNEAN (+ online): "Nola aberastu sorkuntzak eta sorkuntza prozesuak", uztailaren 14an, K Bulegoa

Idoia Zabaleta arduratuko da saioa gidatzeaz. Formazioa K Bulegoaren eta Gipuzkoako Dantzagunearen artean antolatu da, eta eta proiektu artistikoak eta kulturalak, amateurrak edo profesionalak, sortzen eta garatzen diharduten pertsonei zuzenduta dago.

-ren irudia
 FORMAZIOA DANTZAGUNEAN (+ online): "Nola aberastu sorkuntzak eta sorkuntza prozesuak", uztailaren 14an, K Bulegoa
  • Data: uztailaren 14a, asteazkena
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea + online (toki mugatuak bi kasuetan)
  • Ordutegia: 16:00-20:00
  • Izena eman

Sortzen jartzen garenean aurreikusi ezin diren egoera berrien aurrean ere jartzen gara, baliabide edo ezagutza berrien beharrean sentitzen gara, denbora tarte zabal, espazio zein tresna konkretuen beharrak ere sortu daitezke, ikerketa eta esperimentazioa, ausardia, konstantzia, beroketa, harreman sareak, eskuartean dugun materiala ulertu eta erantzuteko lagungarriak diren komunikazio klabeak…guzti hau landu ahal izateko moduetaz arituko gara formazio saio honetan.

Doako saioa uztailaren 14an, asteazkenean, gauzatuko da, 16:00etatik 20:00etara Gipuzkoako Dantzagunean. Planteamendua elebiduna bada ere, prestakuntza gehiena euskaraz izango da. 

Saioa presentzialki eta telematikoki izango da, aforoa mugatua da bi modutan. 

Informazioa: K Bulegoa