Kultura Eskola Katalogoa eguneratzea 2023-2024 ikasturterako

Martxoaren 31 arte proposamen berriak gehitu ahal izango dira katalogora, eta katalogoan eskaintzen diren jardueren aldaketak eskatu ahal izango dira.

-ren irudia
 Kultura Eskola Katalogoa eguneratzea 2023-2024 ikasturterako
  • Proposamenak aurkezteko epe-amaiera: martxoaren 31
  • Proposamenak bidaltzeko helbidea: kulturaeskola@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren Liburutegi, Kultur Sustapen eta Hedapen Zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako Kultura Eskolaren katalogoa eguneratzea aurreikusi du. Hurrengo deialdirako aurrekontua % 18 gehitu da.

Martxoaren 31 arte, proposamen berriak gehitu ahal izango dira katalogora, eta katalogoan eskaintzen diren jardueren aldaketak eskatu ahal izango dira helbide elektroniko honen bidez: kulturaeskola@gipuzkoa.eus

Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki katalogoan bi proposamen desberdin baino gehiago.

Eguneratze horretan, baja emateko eskatu duten jarduerak kentzeaz gain, baztertu egingo dira azken bi ikasturteetan inoiz kontratatu ez diren jarduerak, edo, Ikastetxeen aldetik kritika baxua jaso duten jarduerek ez badute gutxieneko puntuazioa lortzen (ofizioz egingo den berrebaluazioan).